Prentsa Aretoa
2020/02/07
Joseba Agirretxea aukeratu dute Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko Presidente
Kongresuak gaur eratu ditu 24 Batzorde Legegileak, osokoak astearteko bilkuran onartu zituenak
Joseba Agirretxea, EAJ-PNVren Euskal Taldeko diputatua, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko Presidente aukeratu dute gaur. Halaber, Agirretxea batzorde berean izango da Euskal Taldearen bozeramailea.
Presidente gisa jardun duen lehen saioan, organo hau osatzen duten Diputatu jaun andreek berarengan jarri duten konfiantza eskertu ondoren, Agirretxeak aurreko Legealdi laburra gogoan eskatu du aurrekoa baino “kostera luzeago eta probetxugarriagoa” egin ahal izatea, eta baieztatu du Nekazaritza,Arrantza eta Elikadura Batzordea dela “entzuteko, proposatzeko eta nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreko arazoak bideratzeko batzordea”. Diputatu jeltzaleak era berean eskatu du “albait arinen lan egiten hastea”, “denon artean” sektore horietako arazoak eta beharrak konpontzera begira “denonak” baitira.
Batzorde honekin batera, Kongresuak gaur beste 23 Batzorde Legegile gehiago eratu ditu, iragan osoko bilkurak onartu zituenak. Datorren asterako aurreikusita dago osokoak Batzorde Iraunkorra eta Mistoak eratzea.
Gaur eratu diren Batzordeen arabera, Aitor Esteban, Euskal Taldeko bozeramailea, Kanpo Arazoen Batzordeko eta Araudiaren Batzordeko bozeramailea izango da; Mikel Legarda, Taldearen bozeramaile ondokoa, Taldearen arduradun juridikoa izango da eta Konstituzionaleko eta Justiziako bozeramailea izango da, besteak beste. Idoia Sagastizabal, Bizkaiko diputatua, gai ekonomikoetarako eta zerga gaietarako arduraduna izango da. Josune Gorospe, hau ere Bizkaiko diputatua, hezkuntza I+G eta Lankidetzarako bozeramailetza bereganatuko du. Joseba Agirretxea, Gipuzkoako diputatua, bozeramailea izango da Defentsan, Kultura eta Kirolan, Osasunean eta Berdintasuna Batzordean. Eta, azkenik, Iñigo Barandiaran, Garraioko Batzordeko bozeramailea izateaz gain, lan esparruko eta eskubide sozialetarako bozeramaile jeltzalea izango da.
Honela geratu dira EAJ-PNVren bozeramailetzak gaur Kongresuan eratu diren Batzordeetan :
Aitor Esteban: kanpo Arazoak; Araudia.
Mikel Legarda: Konstituzionala; Justizia; Barne arazoak; Lurralde Politika eta Funtzio Publikoa.
Idoia Sagastizabal: Ogasuna; Aurrekontuak; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Trantsizio Ekologikoa eta Erronka Demografikoa; Gai Ekonomikoak eta Eraldaketa Digitala.
Josune Gorospe: Hezkuntza eta Lanbide Heziketa; Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza.
Joseba Agirretxea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura; Defentsa; Kultura eta Kirola; Osasuna eta Kontsumoa; Berdintasuna; Diputatuen Estatutua.
Iñigo Barandiaran: Garraioak, Mugikortasuna eta Garraioak, Mugikortasuna eta Hiri Agenda; Lana, Gizarteratzea, Gizarte Segurantza eta Migrazioak; Gizarte Eskubideak eta Desgaitasunaren Politika Integralak; Eskaerak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09