Prentsa Aretoa
2020/02/11
Aitor Estebanek Espainiako gobernuari gogoratu dio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa “berehala” deitu beharko lukeela EAEko defizit muga ezartzera begira
Egiten ez badute, esan du bozeramaile jeltzaleak, EAJ eta PSOEren artean inbestidurarako izenpetu zuten “akordioaren puntu bat” urratuko lukete

Aitor Estebanek Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, gaur gogoratu du Espainiako gobernuak Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa “berehala” deitu beharko lukeela EAEko defizit muga ezartzera begira.
Bozeramaileen batzordetik irtendakoan hedabideei eginiko adierazpenetan eta defizit muga eta gastu muga “berrikusteko” prest dagoela esan ondoren, Estebanek Espainiako gobernuari ohartarazi dio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deituko ez balitz, PSOEk “urratu egingo lukeela” iragan abenduaren 30ean alderdi bien artean izenpetu zen “akordioaren puntu bat”.
Beste alde batetik Zigor Kodea aldarazteko eta frankismoaren apologia delitutzat jasotzeko PSOEk egin duen iragarpenaz galdetu diotenean, jeltzaleen bozeramaileak Gobernuari eskatu dio “lege aldarazpenak kapituluka iragartzeari utz diezaiola”, horrela eginez “desitxuratuta” geratzen delako. Ildo beretik eskatu die “une batez gelditzea, antolatzea, koordinatzea, taldeekin hitz egitea eta egoki jotzen dituzten lege aldarazpenak aurkeztea”. “Nahiko nuke Gobernuak pentsatuko balu Zigor Kodean bultzatuko dituen aldarazpenak zein diren, aldarazpenak aurrera ateratzeko orduan beharko gaituen taldeoi jakinaraztea eta, ondoren, ezagutzera ematea”.
Nabarmenak...
Araba
2025/09/25
Araba
2025/09/22
ABB
2025/09/13
ARTZINIEGA
2025/08/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22