Prentsa Aretoa

2020/02/18

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bermatu du, Zaldibarkoa bezalako egoera ezohiko eta oso konplexuan

Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen ustez, "Batasuna da gakoa" tragedia honetatik indartuta ateratzeko, eta galdetu du ea zergatik batzuk aurrera joan beharrean alde batera jarri diren. "Arazoa konpondu nahi badugu, batasunaren aldeko apustu argia egin behar dugu", defendatu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak babestu egin du Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela, egindako kudeaketa, bai eta euskal erakunde guztiek Zaldibarko zabortegiko luizian egindako lana ere; izan ere, Joseba Egibar jeltzaleen bozeramailearen ustez, hasieratik saiatu da arazoari irtenbidea ematen dauden diren baliabide guztiekin, "Ezohiko egoera baten barruan, konplexutasun handikoa eta larrialdikoa. Eskura dituen tresna eta bitarteko guztiekin Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egin du ".

Lehendakariak Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean egindako hitzaldia entzun ondoren, Joseba Egibarrek Lehendakariaren gardentasun eta zorroztasun ariketa baloratu du, "Era guztietako azalpenak emanez eta argi utziz Eusko Jaurlaritzak erantzukizun osoz eta gardentasunez jokatu duela gai tragiko honetan". Egibarrek berretsi du lehentasuna desagertutako bi langileak bilatzea izango dela(Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran), guneari segurtasuna eta egonkortasuna emanez, eta "atsedenik gabe" tokian bertan jarduten ari diren gainerako langileen bizitza arriskuan jarri gabe. Hori dela eta, Egibarrek oposizioko taldeen jarrera gaitzetsi du; izan ere, lagundu beharrean, gertatutakoa politikoki erabili dutelako Urkullu Lehendakariaren figura eta haren exekutibo osoa erasotzeko.

Horren ildotik, Egibarrek talde guztien batasunaren alde egin du, Zaldibarko gertakari tamalgarriari irtenbide bat eman ahal izateko. "Zergatik batzuk aurrera joan beharrean alde batera jarri dira? Bi egunetan hamar urteko atzerapausoa eman dute. Guztion arteko batasunaren aldeko apustu argia egin behar dugu. Batasuna da gakoa. Arazoa konpontzeko denok batera lan egiten ez badugu, nekez lortuko dugu ", esan du. Iraganean bizitako tragediak ekarri ditu gogora bozeramaile jeltzaleak, hala nola 83ko uholde larriak, eta gogorarazi du orduan, orain gertatu behar zen bezala, larrialdi egoerari aurre egitea izan zela aurrena, eta gainerako guztia gero: ikerketak, azterketak eta erantzukizunak. Zaldibarko tragediarekin zergatik ez den horrela gertatu eta zergatik orain batzuek batasunetik eta elkarlanetik kanpo kokatzeko hautua egin duten galdetu du.

"Modu bateratuan lan egin behar da, ez oposizioa baliogabetzeko, ezta Gobernua indartsuago egiteko ere, gizartea eskatzen ari ez dena delako baizik. Oraindik garaiz gaudela uste dut ". Ildo horretan, Egibarrek deitoratu egin du taldeek azken egun hauetan zehar diskurtso orekatua eta zintzoa izan ez izana. "Egia eta gardentasuna dira gakoak. Ezin da herritarrekin jolastu, eta are gutxiago osasun publikoarekin zerikusia duten gaiez ari garenean ". "Gobernu hau eta Lehendakari hau sinesgarriak dira", gaineratu du.

 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU