Prentsa Aretoa

2020/02/19

Gorospek salatu duenez Estatuak “txanda-pasa egiten du Estatuko Administrazioan hizkuntza normalizazioaz ari garenean”

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak agerian utzi du Estatuko Administrazio Orokorrak ez dituela aintzat hartzen Europako Kontseiluak hizkuntzaren alorrean eman dituen gomendioak, eta pertsona guztien eta hizkuntza guztien eskubideak aldarrikatu ditu

rss Ezagutzera eman
Gorospek salatu duenez Estatuak “txanda-pasa egiten du Estatuko Administrazioan hizkuntza normalizazioaz ari garenean”

ARGAZKIA JAITSI

Josune Gorospek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko diputatuak, agerian utzi du gaur Estatuak baztertzen dituela eta historikoki baztertu dituela Europako Kontseiluak Europako hizkuntza gutxituekiko eman dituen gomendioak, eta Estatuko Administrazio Orokorrari egotzi dio Gobernu guztietan “txanda-pasa” egin duela hizkuntza normalizazioaren alorrean.

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Gorospek Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministro andreari azaldu dio Europako azken txostenak egin dituen gomendioetan auzitan jartzen dela Estatuko Administrazio Orokorraren inplikazioa euskararekin eta besteak beste jasotzen dela Administrazioan euskararen erabilera sustatu beharra.

“Estatuan ez dago hizkuntza nagusi bat eta,bigarren maila batean, beste hizkuntza batzuk”, baieztatu du Gorospek. “Hizkuntza ezberdinak daude, baita eskubide berberak dituzten pertsonak ere”. Ildo beretik eta Gobernuen hiztegi politikoan agertzen ez zirelako “eleaniztasuna eta nazio aniztasuna esparru politikoan guztiz baztertuta” egon direla salatu ondoren, Darias Ministroari eskatu dio egoera makilatzera mugatu ez dadila eta Europako Kontseiluaren txostenak jasotzen dituen gomendioak bete daitezela “Estatua bere ñabardura guztiekin ager dadila, baita hizkuntzen alorrean ere”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU