Prentsa Aretoa
2020/02/20
Autonomia Erkidegoen kanpo ekintzarekiko “jarrera aldatzea” eskatu dio Aitor Estebanek Kanpo Gaietarako Ministro andreari
Bozeramaile jeltzaleak salatu duenez “neurriz kanpokoa” izan da Espainiako gobernuak Autonomia Erkidegoen kanpo ekintzarekiko egin duen “miatze lana”, eta EAEko ordezkarien presentzia erreklamatu du Europako erakunde finantzario eta fiskaletan
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, aditzera eman du Kanpo Ministerioaren aldetik Autonomia Erkidegoen kanpo ekintza neurriz kanpo miatzeari ekin diola eta, horregatik, Arancha González Laya Ministroari eskatu dio “jarrera aldatzea” eta Espainiako gobernuaren eta Autonomia Exekutiboen “maila ezberdinak” bereiztea.
González Laya Ministroaren lehen agerraldiaren kariaz, Estebanek aldeztu du administrazioen arteko “elkarrekiko konfiantzak sortu beharra” eta albo batean uztea Autonomia Erkidegoen kanpo ekintzan aplikatu izan den “presio zorrotza”, Autonomiek ere “eskumen esparru bat badutelako kanpora begira, eta hori ere defendatu egin behar delako”.
Halaber, Estebanek Ministro andreari proposatu dio Europako hainbat esparrutan autonomietako ordezkarien presentzia zuzena egotea. Hain zuen ere, jeltzaleen bozeramaileak adierazi du Euskadik berezko duela gaitasun berezitasun bat gai fiskal eta finantzarioetan, eta ordezkaritza propioa izan lezakeela Europako Ministro Kontseiluetan eta europar esparruko beste hainbat Batzordetan. Halaber, Estebanek esan du Europari buruz egingo den hurrengo Konferentzia “berebizikoa” izango dela eta, ondorioz, eskatu egin du Espainiak bertan bultzatzea “estatu azpiko erakundeen presentzia”.
Halaber, Jeltzaleen bozeramaileak Kanpo Gaietarako Ministro andrearen agerraldia aprobetxatu du “azalpen gehiago” eskatzeko Espainiako ondasunetarako Saharako bulegoaren inguruan argitaratu diren albiste kontraesankorren inguruan. Aitor Estebanek berak azaldu duenez “ez zaizkie zailtasunak jarri behar” urterik urtera Saharatik Espainiara datozen umeei eta zentzu horretan gerta liteke “Espainiak Sahararekiko duen jarrera” kaltetzea. Ildo beretik, Gonzalez Ministro andreari eskatu dio lurralde honetan Espainiaren “presentzia eta konpromisoari eustea”.
Amaitzeko, Estebanek Kanpo Gaietarako titularrari eskatu dio “arreta berezia” jar dezala Iberoamerikako baldintza politiko sozialetan eman den “narriatze prozesuan”, “oso eragin kaltegarria ekar lezaketelako europar esparruan” eta Giza Eskubideen defendatzaileen babesa “efektibo” egin dezala Euskadi arlo horretan erreferentea dela aintzat harturik. Hain zuzen ere, jeltzaleen bozeramaileak giza eskubideen hamaika defendatzaileen kasua azaldu du, hauen artean Turkiako erakunde terroristetako kide izatea leporatu dieten Amnesty International-eko buru ohiena, Fiskalak ezer probatzerik izan ez duela gogora ekarriz. “Espainiari eskatuko nioke bermeak eman ditzala baina errugabetasun presuntzioa errespetatuta”, esan du Estebanek.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09