Prentsa Aretoa
2020/02/27
Mikel Legardak Darias Ministro andreari eskatu dio Estatuaren eta EAEren artean azken 40 urteotan eman den eredu “gatazkatsua” aldatzea
Diputatu jeltzaleak salatu du Estatuak “marko juridikoen homogeneitatea” bilatzen duela, Legardak berak “oinarrizkoaren elefantiosi” deitu duena, eta Lurralde Politika Ministerioari erreklamatu dio “gainerako Ministerioen Estatuko abokatutza” bilakatu ez dadila
Mikel Legardak, Euskal Taldeko bozeramaile ondokoak, gaur baieztatu du EAJ-PNVk “elkarrizketa, lankidetza, elkar ulertze eta akordiorako gidarekin” bat egiten duela harreman politikoei dagokienez, baina deitoratu du azken 40 urteotan EAE eta Estatuaren arteko harremanen ezaugarria izan dela “eredu gatazkatsu bat”, Legardaren beraren aburuz “gainditu beharra dagoena”.
Diputatuen Kongresuan Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministro andrearen lehen agerraldian, diputatu jeltzaleak salatu du Estatuak “marko juridikoen homogeneizazioa” bilatzen duela, “Estatuko eskuduntza singular eta transbertsaletan oinarrituta”. Legardak berak egoera horri deitu dio “esparru publikoaren elefantiasia” eta Carolina Dariasi erreklamatu dio bere ministerioa bihur ez dadila “gainerako Ministerioen Estatuko abokatutza”.
Hain zuzen ere, Legardak azaldu du lehenago aipatu den eredu gatazkatsua gainditzera begira, beharrezko gertatzen dela “Autonomia Erkidegoen parte hartze handiagoa Estatuko oinarrizko legeria egiteko orduan”. Izan ere, diputatu jeltzaleak kritikatu du Autonomia Erkidegoei ematen zaien bakarra dela “entzunak izateko aukera”.
Era berean, Legardak erreklamatu du Autonomia Erkidegoen presentzia Europako foroetan “indartzea” eta Euskadikoa finkoa izan dadila berezitasunak aitortzen zaizkigun gaiak jorratzeko Batzordeetan, Ecofin eta segurtasun mugarria, besteak beste”.
Josune Gorospek Darias Ministro andreari otsaileko kontrol bilkuran esan zionaren ildo beretik, Legardak gaur ere eskatu du Estatuko Administrazio periferikoan ere euskalduntze planak bideratzea hiritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko. “Oso erantzun sendoa eman zuen”, esan du Legardak “baina hiritargoak eskubide bat badauka, hizkuntza eskakizuna beharko duten lanpostuak egon beharko dira”, ezarri du.
Legarda gardentasunaz ere arduratu da Daria ministro andreak iragarri duen erreformaren inguruan, eta digitalizazioari eta teknologia berriei dagokienez, diputatu jeltzaleak baieztatu du “plataformen eta sistemen interoperatibotasuna” ez dela zertan “plataforma publikoen auto-antolaketa baimentzearen kontra jarri behar”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09