Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/03/19

EAJ-PNVk, Ganberako hainbat alderdirekin batera, Errege Etxearen jardunari buruzko Ikerketa Batzordea eratzea eskatu du

Aitor Estebanek baieztatu duenez “demokrazia batek ezin du beste aldera begiratu bere instituzioetako batean halako portaera larriak eman direla egiaztatzen denean”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk, Ganberako hainbat alderdirekin batera, Errege Etxearen jardunari buruzko Ikerketa Batzordea eratzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak, ERC, Junts per Catalunya, EH Bildu, BNG, CUP, eta Compromís, alderdiekin batera, idazki bat erregistratu du Errege Etxearen jardunaren inguruko Ikerketa Batzordea eratzea eskatzeko.

Aitor Estebanek, Juan Carlos I.aren ondasunei buruzko azken albisteak eta Zarzuelako jauregiak iragan igandean plazaratu zuen komunikatu ofiziala ezagutu ondoren, gardentasuna erreklamatu du eta ildo beretik gaineratu duenez “demokrazia batek ezin du beste aldera begiratu bere instituzioetako batean halako portaera larriak eman direla egiaztatzen denean”.

Hartara, eta Errege Etxearen jarduna fiskalizatzea xede iraganean egin diren eskakizunei eman zaien erantzuna ikusirik, Estebanek ohartarazi du “sistema demokratikoari ez diola onik egiten isilik geratzea eta ikerketa batzordearen kontra bozkatzea”. “Demokrazia batean ezin da legea erabili parlamentuko ikerketa eragozteko `Legea denentzat berdina´ dela aitzakia modura erabilita. Estebanek ildo beretik gaineratu duenez “tartean dagoena beste erakunde edo alderdi politiko bat balitz, ez zen zalantzarik izango”.

EAJ-PNVk izenpetu duen agiriaren arabera, botere legegileak “erator daitezkeen erantzukizun politikoak ikertzeko derrigorra dauka, baita behar besteko neurriak hartzeko ere, Errege Etxearen eta bere inguruko pertsonen jarduna fiskalizatzeko, eta beren egoera pribilegiatua baliatuta legearen kontrako edo legez kanpoko jarduerak egin ditzaten saihesteko”.

Horregatik, idazki hau izenpetu duten taldeek beharrezko jotzen dute Ikerketa Batzorde bat eratzea Errege Etxeak legearen kontra ustez egin dituenak eta Saudi Arabiarekiko harreman politiko,diplomatiko eta komertzialak ikertzeko.

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU