Prentsa Aretoa

2020/04/02

Gorospek Espainiako gobernuaren opakotasuna salatu du, eta Illari exijitu dio krisiaren kudeaketa “ordenatu,planifikatu eta partekatua” egitea

“Aldebakartasunez lan egiteak konfiantza kenduko dizue, eta konfiantza irabazteko bizitza oso bat behar da baina segundo batean galtzen da” ohartarazi du diputatu jeltzaleak Kongresuko Osasun Batzordean, Illa Ministroaren agerraldian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Krisiaren kudeaketa ordenatua, planifikatua eta gainerako eragileekin partekatua izan beharko litzateke. Ez ezazue alarma-egoera hau neurririk gabe erabili eragile sozialekin, lider politikoekin eta erakundeetako arduradunekin ez kontsultatzearren. Denok gaude laguntzeko, eta egoera honetatik irten gaitezen elkarrekikotasuna behar da, eta ez aldebakartasuna; ez dugu behar informazioa ematera mugatutako politika, ezta gure arteko harreman opakoa ere”. Horixe izan da gaur goizean Josune Gorospe diputatu jeltzaleak Salvador Illa Osasun Ministroari Diputatuen Kongresuan egin dion ohartarazpena.

Hitza hartu duenean Gorospek Espainiako gobernuaren kudeaketari buruzko kritika batzuk egin ditu. Lehenengo kritika politika diplomatikoari buruzkoa izan da. Gorospek baieztatu duenez “ez da bat ere egokia Espainiako gobernuaren aldebakartasuna”, “behin eta berriro” eman dena, eta deitoratu du Exekutibo zentralak “entzungorrarena” egin duela “EAJ-PNV adierazten ari den haserrearen aurrean”. Horrela, diputatu jeltzaleak aditzera eman du Pedro Sánchezek hartu dituen erabakirik serioenak edo garrantzitsuenak (alarma-egoeraren iragarpena, 10/2020 lege dekretu bidez areagotutako murrizketak, eta esparru sozialeko eta ekonomikoko 50 neurri barnean hartzen dituen 11/2020 lege dekretua, Autonomia Erkidegoen eskuduntzak inbaditzen dituena Autonomia Erkidegoen politika aktiboei dagozkien funtsak birzentralizatu direlako) ez direla EAJ-PNVrekin adostu.

Antzeko kritika egin du Presidenteen Konferentziari Espainiako gobernuak ematen dion trataeraz. “Ez dira informazio bilerak, autonomietako presidenteek dagoeneko hartu diren erabakiak entzun ditzaten edo egin denari buruzko informazioa jaso dezaten. Hausnartzeko eta proposamenak elkarren artean partekatzeko foroak dira”, baieztatu du diputatu jeltzaleak.

“Aldebakartasunak konfiantza kenduko dizue eta konfiantza irabazteko bizitza oso bat behar da eta segundo batean galtzen da”, laburbildu du Gorospek.

Gorospek ildo beretik kritikatu du Gobernuaren komunikazio politika, eta deitoratu du ordezkari politiko eta instituzionalek Gobernuak erabakitako neurrien berri izan dutela telebista aurrean eginiko agerraldiaren bidez. “Ematen du erabaki dutela `abade eta sermoi faltan gaudenez, onak direla prentsaurrekoak´ eta ministro jaun-andreak egun batean eta hurrengoan agertzen ari dira medioetan”, esan du. Era berean salatu du kazetariek Moncloako prentsaurrekoetan egiten dituzten galderak filtratzen ari direla. “Gardentasuna ote da prentsaurrekoetan galderak filtratzea? Ala alarma-egoeran zentsurari gardentasuna deitzen diogu?", galdetu du Gorospek.

Hirugarrenez, diputatu jeltzaleak baieztatu du Gobernuak Errege Lege Dekretu bidez erabaki dituen neurriak “arauen nahaspila bat” direla, eta gaineratu duenez “oso zaila izango da testuak interpretatzea eta beren inpaktu ekonomikoa kalkulatzea”.

Hain zuzen ere, diputatu jeltzaleak gogora ekarri ditu “bertan behera utzita jarraitzen duten eta Euskal Taldearentzat kezkagarriak diren esparruak”. Hala, lan bila ari diren pertsonei "langabezia egunik ez kentzeko" eskatu die. Jasotzen ari diren prestazioak luzatzeko ere eskatu du. Eta, beste alde batetik, alarma-egoeraren dekretuaren eraginpean dauden osasun-arloko profesional batzuek, hala nola dentistek, fisioterapeutek eta abarrek, larrialdi-zerbitzuei bakarrik eusteko eskatu du. "Ohiko jarduerarekin jarraitzea guztiz zentzugabea da, ia ia absurdoa", esan du Gorospek.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU