Prentsa Aretoa
2020/05/08
Urkullu Lehendakaria: "Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gaitasunari esker eman da osasun-erantzun egokia Euskadin"
Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean agertu da gaur, berak eskatuta, datozen hilabeteei ekiteko Eusko Jaurlaritza gainerako erakundeekin batera lantzen ari den etorkizuneko esparru orokorra azaltzeko. Lehendakariaz gain, Nekane Murga Osasuneko Sailburuak interbentzioa izan du
2020.05.08_Urkullu Lehendakariaren hitzaldia
PARTE HARTZEA IñIGO URKULLU - 2020/05/08
Lehendakariak bost ataletan egituratu du bere hitzaldia:
1. Osasun-larrialdiaren bilakaera eta ebaluazioa
Hitzaldiaren lehen zatian, Lehendakariak Euskadiko epidemiaren bilakaeraren hamar adierazle nagusien berri eman du, eta 1. fasera igarotzeko ezarritako parametroak betetzen direla ziurtatu du. Hala, lehendakariak esan du "ikuspegi sanitariotik eta soziosanitariotik egoera kontrolpean" dagoela.
Lehendakariaren hitzetan, ia lau hamarkadatan Osasun Sailak, Osakidetzak eta euskal osasun-sistemak erakutsitako gaitasunak azaltzen du Euskadiko osasun-erantzunaren emaitza.
2. Osasun-, gizarte- eta ekonomia-trantsizioko Bizi Berri Plana
Lehendakariak, bere hitzaldiaren bigarren atalean, Trantsizio Sanitario, Sozial eta Ekonomikorako Plana oinarritzen duten printzipioak zehaztu ditu. "Bizi Berri Planaren helburua da bateragarri egitea kutsatzeen hedapenaren aurkako borroka, normaltasun-eremuak pixkanaka berreskuratzea eta, era berean, Herria suspertzea. Gainera, datozen hilabeteetarako plan bati buruz ari garela gogoratu du. Ziurrenik tratamendu bat edo txerto eraginkor bat aurkitu arte luzatuko dena.
Puntu honetan, Lehendakariak azpimarratu du apaltasuna, zorroztasuna eta koordinazioa funtsezko premisak direla krisia behar bezala kudeatzeko.
3. Udako jarduera eta ekitaldi soziokulturalak kudeatzea
Lehendakariak hirugarren atalean azaldu du Eusko Jaurlaritzak egin duen proposamena, hiru ahaldun nagusiekin eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako alkateekin eta Eudelekin batera. Proposamen horretan, udan kultura-ekitaldiak, jai-ekitaldiak eta bestelako jarduera soziokulturalak antolatzeko eta garatzeko irizpide zehatzak jasotzen dira.
Lehendakariak zehaztu duenez, "Guztion adostasunarekin, Euskadiko uda kulturala ekainaren 1ean hasi ahal izango da".
4. Gobernantza-eredua
Esparru horretan, Lehendakariak gogorarazi du Jaurlaritzaren bi hilabete hauetako estrategia lehentasun partekatuen irizpideak, gardentasuna eta erakundeen arteko elkarlaneko gobernantza definitzean oinarritu direla. "Gertutasunagatik eta eraginkortasunagatik, garrantzitsua da elkarrekin erabakitzeko eredu bat. Horregatik proposatzen dut euskal erakunde publikoen arteko elkarlaneko gobernantza, orain arte sektore-esparruetan eta LABIren esparruan gauzatzen ari garen bezala".
5. Normaltasuna berreskuratzea
Azkenik, Lehendakariak hauteskundeei buruz hitz egin du, eta esan du "ardura hutsagatik, hauteskundeei buruz hitz egin behar da". Hala, informazio objektiboa kontrastatu eta ahalik eta adostasun handienarekin akordio batera iristeko beharra azaldu die gainerako alderdi politikoei.
Beste behin ere, Lehendakariak oinarrizko prebentzio-arauak betetzeko konpromiso soziala, indibiduala eta kolektiboa eskatu du, eta bere hitzaldia amaitzeko itxaropena azpimarratu du. "Gauzak hobetzeko baldintzak sortzean oinarritutako jarrera ikusten dut gizartean".
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09