Prentsa Aretoa

2020/05/13

Pandemia kontrolatzea lortzen denerako, eskubideen murrizketarik eta eskumen-aldaketarik gabeko egoera bat planteatu dio Aitor Estebanek Sanchezi

Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Euskal Taldearen bozeramaileak Berreraikitze Batzordearen eginkizunak ekonomia berreskuratzeko lanetara bideratzea eskatu du eta “oso larri eta arduragabe” jo ditu Euskadin fase aldaketa ekarri duen ustezko akordio politikoaren inguruan egin diren adierazpenak, Presidenteak berak ezeztatu duena “irizpide tekniko zorrotzak´ kontuan hartu direla baieztatuz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, `normaltasun berria´ terminoa kritikatu du gaur, deseskalatze fase guztiak amaitutakoan emango den egoera deskribatzeko Espainiako gobernuak sortu duena eta, horren ordez, Sánchez Presidenteari planteatu dio, pandemia hau kontrolpean izatea lortzen denean, eskubideen esparruan murrizketarik aurreikusiko ez duen eta erakundeen eskuduntza esparruan aldaketarik planteatuko ez duen egoera bat. “Ez da aitzakia gisa baliatu behar halako erreforma bat egiteko”, ohartarazi du.

Kontrol bilkuran, Estebanek baieztatu du egoera berroneratzeko prozesuaren “gakoa” dela presazko neurriak hartzea “berreraikitze ekonomikoa” abian jartzeko. Ildo horretan, Estebanek azpimarratu du Berreraikuntza Batzordearen lana ekonomia bide onera eramatera bideratu beharra dagoela, eta osasun sistemaren azterketa edo mendekotasun edo asistentziaren azterketa "giro politiko ona" dagoen une baterako utzi behar dituela, "Behar bezalako ebaluazioa egiteko distantzia eta denborarekin" hausnartu ahal izateko, esaten denari jarraituz "Atsekabe garaietan mudantzarik ez egiteko". Halaber, susperraldi ekonomikoari dagokionez, Estebanek Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deitzeko eskatu dio Sanchezi, EAEko administrazioek dituzten zorpetze-marjinak "lehenbailehen argitzeko".

Amaitzeko, Estebanek “oso larri eta arduragabe” jo ditu erakundeetako hainbat ordezkarik eta Gobernuan Sánchezekin gobernatzen duen beste alderdiko kide batzuek egin dituzten adierazpenak Euskadiko fase aldaketa ustezko akordio politiko batek ekarri duela esanez. Sánchezek, bere aldetik, eta Estebani erantzunez, argi eta garbi esan du `irizpide tekniko hutsak´ jarraitu direla, eta `inola ere ez politikoak´.

Posta bidezko botoa
Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU