Prentsa Aretoa

2020/06/17

Euskadik zorpetzeko ahalmena eta defizit-muga igo ahal izatea exijitu du Urkulluk, krisiari aurre egin ahal izateko

Lehendakari eta berraukeraketara aurkezten den hautagai jeltzaleak begi onez ikusten du Kongresuak Juan Carlos I.a errege emerituaren finantzak ikertzea, eta krimen guztiak argitzea aldarrikatu du “ETArenak zein GAL taldearenak”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk uztailaren 12ko hauteskundeetara Arabatik aurkeztuko duen zerrendaburu eta gaurko Lehendakari Iñigo Urkulluk gaur aitortu du “minduta eta haserre” dagoela Espainiako gobernuak Covid-aren funtsarekin egin duen banaketarekin. Halaber, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera presaz deitzea erreklamatu du, eta Pedro Sánchez Exekutibo zentraleko buruari esan dio konfiantza “ekintzen bidez” erakutsi beharra dagoela.

Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan, Lehendakariak iragarri du gaur bertan Espainiako gobernuko buruari komunikazioak bidali dizkiola gai hau Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan aztertu beharra dagoela azpimarratzeko, betiere Exekutiboen “berezitasuna” eta beren arteko “harreman finantzarioa” errespetatuz. “5.000 milioien tartean parte hartu ez arren, salbuespenezko funtsa den arren, erreklamatzen dugu Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan Autonomia Erkidegoak izan dezakeen zorpetze eta defizit-muga planteatzea, diru-bilketaren beherakadaren ondorioz finantzaketan emango den gabezia hori konpentsatu ahal izateko”, adierazi du. Urkulluk baieztatu du Sánchezek ez diola oraindik erantzunik eman .“Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa presaz deitzea exijitzen dugu eta honen inguruan gogora ekarri behar dugu martxoaren 11ko bileran erabaki zela bilera hori urtearen lehen seihilekoan egingo zela edo, bestela, uztailaren lehen astean”, esan du batzar hau presaz deitu eta egin behar dela nabarmentzeko.

Urkulluk begi onez ikusi du Diputatuen Kongresuan Juan Carlos I. errege emerituaren finantzak ikertzeko batzordea sortzea. “Uste dut Justiziaren aurrean denak berdinak bagara edo arauak denontzat berdinak baldin badira, nik ez dut ondo jotzen mesede-tratuak egotea, are gutxiago une honetan agerian geratu den inkongruentziarekin, Felipe VI.ak berak Errege Etxeari buruzko erabakiak hartu dituenean”. “Diputatuen Kongresuan ikerketa batzordeak edo gaiak argitzeko batzordeak aktibatzen badira, kasu honetan ere denok gara berdinak”, amaitu du.

CIAren txostenaz eta Felipe Gonzalez Espainiako presidente ohiaren ustezko inplikazioaz galdetu diotenean, Urkulluk erreklamatu du argitu gabe geratu ziren atentatu guztiak argitzea, ETArenak zein bandaren kontra egin zen “gerra zikinean” egin zirenak. “Guztiz ulertezina da oraindik hainbat kontuk argitu gabe jarraitzea eta hainbat atentatuk argitu eta ikertu gabe jarraitzea, ETArenak zein gerra zikinean egindakoak. Espainiako estatuan eman zen garai beltz hartan gertatu zen hori guztia argitu beharra dago, akzio-erreakzio dinamika baten barruan eman baitzen.Egoera horren aurrean EAJ-PNV lehen momentutik agertu zen era guztietako terrorismo eta indarkeriaren kontra”. GAL taldearen tramaren inguruan Felipe Gonzalez ikertzeko aukerari dagokionez, berrauketara aurkezten den hautagai jeltzaleak gogora ekarri du EA-PNVk atzo bertan Diputatuen Kongresuan iragarri zuela ikerketa hau babesteko prest dagoela GAL taldearen eraketan “zer nolako inplikazioa izan zuen ezagutu ahal izateko”. “Erabat presazkoa eta premiazkoa da Estatuko Sekretu Ofizialen Legea aldaraztea”. “Ez zen justifikagarria izan, ETAk ez zuen sekula existitu behar eta guztiz beharrezkoa da argitu gabe jarraitzen duten atentatu guztiak argitzea, ETArenak zein GAL taldearenak, baita Estatuaren aldetik eman zen indarkerian parte hartu zuten erakunde parapolizialenak ere”, amaitu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU