Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2020/06/17

PSOE eta Podemosen aurkako botoekin, ABEEak urte amaierara arte luzatzea onartu du Kongresuak, sektoreak eskatu bezala

EAJ-PNVk Industria-sektoreari malgutasuna emateko aurkeztu duen mozioa talde guztien aldeko botoekin onartu da, Espainiako Gobernua sostengatzen duten alderdien botoekin izan ezik

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euskal Taldeak ekonomiaren funtsezko sektoreei malgutasuna ematea eskatzeko mozioa onartu du Kongresuko osoko bilkurak, PSOEren eta Podemosen aurkako botoarekin; izan ere, industriaren sektoreak eskatzen dituen neurriak proposatzen ditu ,sindikatu nagusiek defendatzen dituztenak, hala nola, ABEEak urte amaierara arte luzatzea 250 langile baino gutxiagoko enpresa txiki eta ertainak lehenetsiz.

Mozioa aztertzeko eztabaidan azaldutakoaren ildotik, EAJ-PNVren planteamendua defendatzeko, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak esan du "birusaren hedapenak eta horrek ekoizpen-jardueran duen eraginak ekonomian eragin handia duten sektoreak kolokan jartzen" ari direla, "Industria osagarria ere arrastaka eramanez". Hori dela eta, "Bultzada berezia" eskatu zien "automobilgintza, aeronautika edo makina-erreminta bezalako sektoreentzat, enpleguan, garapen teknologikoan eta lotutako sektoreen garapenean eragin handia dutenentzat eta, gainera, oso esportatzaileak eta berritzaileak direnentzat".

"Enpresak eta enplegua babesteko mekanismo bat dira enplegu-erregulazioko espedienteak", gogorarazi du Sagastizabalek, eta Frantzian enplegu-erregulazioko espedienteak bi urtera luzatzea onartu dutela gaineratu du. "Bitartean, bitxiloreari hostoak kentzen jarraitzen dugu", deitoratu du. "Borondate politiko kontua da, ABEEak urte amaierara arte luzatu daitezke, baina Gobernu hau ez dago horren alde", deitoratu du, "ABEE batetik ateratzen da, baina enplegu-erregulazioko espediente batetik ateratzea askoz ere zailagoa da".

Sagastizabal pozik agertu da osoko bilkurak EAJ-PNVren proposamenari emandako babesarekin, sektorearen erreklamazioak jasotzen dituelako, baina "atsekabetuta" agertu da Gobernua babesten duten bi alderdien jarrera "ulertezina" delako. "Gobernua eta Ministerioa politika industrial aktibo batean sartzen ez badira, noiz egingo dute?", galdetu du diputatu jeltzaleak. "Berriro esango dugu: Industria politikan ez inbertitzea garesti irteten da", azpimarratu du.

Ondorengoa da Kongresuak onartutako mozioaren testua, sektoreak industria bultzatzeko eta malgutasuna emateko egindako eskaerak jasotzen dituena. PSOEk eta Podemosek izan ezik gainerako talde guztiek onetsi dute.

Gobernuari zera eskatzen zaio:

1.- ABEEak ezinbestez luzatzea, horietan aurreikusitako kausek irauten duten bitartean eta, nolanahi ere, 2020ko abenduaren 31ra arte, lehiakorrak, bideragarriak eta hazteko ahalmena duten sektoreentzat, berrikuntzaren bidez balioa sortzen dutenentzat, batez ere automobilgintzaren, aeronautikaren eta makina-erremintaren sektorean, enpresen biziraupena eta bideragarritasuna errazteko. Lehentasuna emango zaie 250 langile baino gutxiagoko ETEei.

2.- Ekonomia- eta antolamendu-arrazoiak direla-eta, ABEE berrietarako trantsizio arin eta malgua erraztea.

3.- Autonomia Erkidegoekin `ad hoc´ partekatutako estrategia eta plan bat aurkeztea, ahalik eta azkarren eta ekonomiaren funtsezko industria-sektoreentzat gauzatu daitezkeen ekintzak zehaztuz, epe motzeko jarduerari eta enpleguari eusteko eta etorkizuneko lehiakortasuna hobetzeko bultzada berri bat emateko.

4.- Automobilgintzaren sektoreko mahai espezifiko bat sortzea Jaurlaritzaren eta bereziki kaltetutako autonomia-erkidegoen artean, automobilgintzaren sektore osoaren laguntzarekin eta parte-hartzearekin, balio-kate osoa kontuan hartuta.