Prentsa Aretoa
2020/07/12
Euskadik babes ukaezina eman die Urkulluri eta EAJ-PNVri
Talde jeltzaleak euskal hiritargoaren gehiengo zabal baten babesa jaso du. EAJ-PNVk 31 jarleku lortu ditu, azken 26 urteotako hauteskundeetan berak bakarrik lortu dituen emaitzarik onenak eskuratuz
Eusko Legebiltzarrean 31 jarleku izango ditu EAJ-PNVk, EAEko hiru herrialdeetan indarrik bozkatuena izan delarik. Talde jeltzaleak emaitza historikoak eskuratu ditu gaur, 1984az geroztik lortu ez dituenak. Babes ukaezina. Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko buruak nabarmendu duenez “Euzko Alderdi Jeltzaleak argi eta garbi irabazi ditu hauteskundeak”, “baina jabetzen gara une honetan ematen den errealitateaz” eta “garaipen hau kudeatuko dugu neurriz eta apaltasunez”.
Ortuzarrek bi mezu argi bidali nahi izan ditu gaurko emaitzak ikusita: Lehenengo eta behin “euskal gizarteari gure esker ona adierazteko, erakutsi duen konpromiso eredugarriagatik”. “Parte hartze handiagoa nahiko genukeen arren, jendea askea da bozkatzera joatea ala ez erabakitzeko”, eta, aldi berean “hauteskundeen balioa eta zilegitasuna berretsi dugu”. EBBko presidenteak, era berean, hitz batzuk esan nahi izan ditu EAJ-PNVko alderdikideentzat “zuen inplikazioagatik, dedikazioagatik eta lan eredugarriagatik”, baita ere “ kanpainan eta Batzokietan lan egin duzuen guztiontzat ere, gaur bertan hautestokietan egon zaretenoi…. Eskerrik asko”, amaitu du.
Eta bigarrena izan da “eskua luzatzeko eskaintza”, “alderdi politiko guztientzat eta euskal gizarte osoarentzat”, aurreratu du. “Hiru urte latz beharko ditugu Covid-arekin iritsi zaigun krisia gainditu ahal izateko, eta litekeena da hemendik aurrera, datozen hiru urteotan, hauteskunderik egin beharrik ez izatea; krisi bat eta aukera bat“,azaldu du. “Elkarlanerako bide berri bat irekitzeko aukera planteatzen zaigu,helburu bakar bat gogoan: Euskadi eta euskal gizartea. Ziklo berri bat, krisi honetatik indartuta irten gaitezen .Inor atzean utzi gabe…”. “Hori da alderdi politiko guztiei eta euskal gizarte osoari egiten diogun eskaintza. Eta ez naiz Jaurlaritza eratzeko akordioaz ari; harago doan zerbaitez ari naiz”, aurreratu du. “Salbuespen egoera baten aurrean, salbuespenezko elkarlana behar da. Euskadiren aldeko konpromiso bateratuaz ari naiz. “`Auzolan politikoaz´, beti hiru helburu lortzera begira “enplegua, kohesio soziala eta Autogobernua”, zalantzarik gabe “soinez soin lan egitea merezi duten helburuak dira. Euskal gizarteak espero duen heldutasunez jarduteko erronka da, gaur egun pairatzen ari garen krisiak exijitzen duena”, amaitu du.
Lehendakariak, bere aldetik, gaur gaueko lehen hitzak esan nahi izan ditu Covid-19aren ondorioz zendu diren pertsonak eta beren senideak gogoratzeko, eta nabarmendu du hauxe dela “erantzukizunaren ordua”, baita “lanean jartzekoa” ere. “Lan eskerga egin beharko dugu, baina gure ahalegin guztia merezi du gure gizartearen onbeharrez egingo dugulako: enplegua, gizarte kohesioa eta Autogobernua” eta “lan honek esku guztiak beharko ditu”. “Helburua argia da: zaurgarritasun egoeran daudenak artatzea eta egoera honetatik ateratzea inor atzean utzi gabe, eta xede honek gure ahalegin guztiak beharko ditu”, baieztatu du. “Orain, jar gaitezen lanean:Legebiltzarra, Jaurlaritza eta Proiektua krisi honetatik albait arinen eta ahalik eta ondoen irten gaitezen”. Horretarako “hitz egingo dugu akordioetara iristeko; bideari helduko diogu indarrak batzeko, aurrera egiteko eta Euskadi, berriz ere, zutik jartzeko”, baieztatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
ABB
2023/03/28
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25