Prentsa Aretoa

2020/07/30

Bere 125. urteurrena ospatuko du bihar EAJ-PNVk, Sabino Aranari lore eskaintza eginaz eta Andoni Ortuzar hizlari izango duen ekitaldi politikoarekin

Talde jeltzaleak efemeride esanguratsu hori ospatuko du Bilboko Lorategietan. Ekitaldi apala izango da aurtengoa, gaur egun bizi dugun egoeraren zailtasunarekin koherentea eta osasun agintaritzak emaniko jarraibideekin ados

rss Ezagutzera eman
Bere 125. urteurrena ospatuko du bihar EAJ-PNVk, Sabino Aranari lore eskaintza eginaz eta Andoni Ortuzar hizlari izango duen ekitaldi politikoarekin

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk, bihar, 2020ko uztailak 31, bere sorreraren 125. urteurrena ospatuko du. Horren efemeride esanguratsua iristen da aurten Euskal aberriarentzat benetan delikatua den egoeran, Covid-19aren pandemiaren kontrako borrokan murgilduta dagoelarik. Birus honek zazpi Herrialdeetako bi mila herritarren bizia eraman du, eta zartako gogorra eman dio Herri osoko ekonomiari, bai eta lan merkatuari, kulturari eta bizitza sozialari ere. Egoera honetan, talde jeltzaleak bere 125. urteurrena ospatzea erabaki du, harrotasun eta emozio handiz, baita erantzukizun eta ardura handiz ere, gaur egun bizi dugun egoera delikatua aintzat hartuta. Hori dela eta, biharko ekitaldia bereziki apala izango da: lore eskaintza bat egingo da Sabino Aranak, herri honetako alderdi nagusiaren fundatzaileak, Bilboko Albia lorategian duen estatuaren aurrean; ohorezko aurreskua interpretatuko da, Aranak euskal kontzientzia nazionala iratzartzeko egin zuen ekarpen erabakigarria gogoratzeko eta aintzatesteko; eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea hizlari izango duen ekitaldi politikoarekin amaituko da. Topaketa hau izango da EAJ-PNVk Inazio Deunaren egunean urtero ospatu ohi duenaren antzekoa, eta zorroztasun osoz beteko dira pandemiaren ernaberritzearen aurrean Euskadiko osasun agintaritzak ezarri dituen segurtasun neurriak. Halaber, Euzkadi Buru Batzarrak bihar bertan egingo du bere asteroko bilera goizeko 9:00etatik aurrera, Sabin Etxean.

EAJ-PNVk bertaratuei eskaintza berezia egingo die bihar. Jesus Lizaso euskal artistak 125. urteurren honen kariaz egin duen artelanaren erreprodukzioa izango da. Lamina honetan ikusten dira, Euzkadiko mapa baten gainean, elkar besarkatzen duten zazpi forma geometriko. “Besarkadek atsedena hartu behar izan duten garai honetan, herri bat dago burdinazko besarkadarekin lotuta jarraitzen duena”, adierazi du egileak. Talde jeltzaleak bihar bertan emango du ezagutzera bere 125. urteurrenaren logoa, irudi korporatibo bat, EAJ-PNVk hurrengo hilabeteotan egingo dituen jakinarazpen eta ekitaldi guztietan presente egongo dena.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU