Prentsa Aretoa
2020/10/22
Foru Aldundiak diruz lagundu ditu energia berriztagarriei loturiko hogei bat proiektu, Arabako herrietan
Eguzki energiarekin zerikusia dute diruz lagundutako proiektu askok eta askok; honako hauek, besteak beste: Lasierrako (Erriberagoitia) autohornikuntzarako instalazio fotovoltaiko berria, Sarriko (Zuia) eta Zalduondoko eguzki argiteria publikoaren instalazioak, Navaridasko autokontsumorako tokiko zentrala eta Antoñanako (Arraia-Maeztu) gizarte etxerako eguzki panelak
Energia berriztagarriak sustatzeko hogeiren bat proiektu berri abian jarriko dira datozen hiletan Arabako herrietan, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak emandako dirulaguntzei esker. Guztira lurraldeko 18 udalek eta administrazio batzarrek laguntzak jaso dituzte, energia aurreztea, energia berriak sustatzea eta, azkenik, klima aldaketa arintzea xede duten 19 proiektu gauzatzeko.
“Klima aldaketa arintzeak lehentasuna izan behar du gaur egun, etorkizunari itxaron gabe; eta, horretarako, ezinbestekoa da herritarrak eta erakunde guztiak lankidetzan aritzea”, azaldu du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak, eta pozik agertu da Arabako toki erakundeetan harrera ona egiten dietelako proiektu jasangarrietarako aldundiaren laguntzei. “Proiektu guzti-guztiak, handi zein txiki, urrats garrantzitsuak dira gure planetaren alde eta klima aldaketaren aurka”, adierazi du, gogobeterik.
Lasierrako autohornikuntzarako komunitate energetikoa
Aldundiaren laguntzei esker abian jarriko diren proiektuen artean nabarmentzekoa da instalazio fotovoltaiko berria, zeinak biztanle guztiei aukera emango baitie eguzki energiaz % 100 hornitzeko. “Lasierrako herritarrei zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiet, ingurumenaren alde egin duten apustuagatik”, esan du Galerak. Herrian sortu den komunitate energetiko berriaz ari da; izan ere, etxebizitza eta negozio guztiek bat egin dute harekin. Proiektu horrek ia 16.000 euroko zenbatekoa jaso du dirulaguntza lerro horretatik.
Aipatzeko moduko beste proiektu bat 33 kilowatteko eguzki zentral fotovoltaiko berria da. Navaridasen jarriko da, autokontsumorako, eta ia 14.500 euroko laguntza jaso du; eta, beste bat, Antoñanako Administrazio Batzarreko (Kanpezu) gizarte etxea hornituko duen eguzki instalazio berria, 4.141 euroko dirulaguntza jaso duena. Halaber, Laminoriako Errege Haraneko Administrazio Batzarrak (Arraia-Maeztu) eguzki energia bidezko sistema berri bat jarriko du herriko argietarako eta gizarte etxerako (ia 8.000 euro). Bastidako Udalak ere eguzki panelak jarriko ditu udal igerilekuetan (ia 10.000 euro), bai eta Gopegik ere, Zigoitian (2.810 euro).
Eguzki argiteria publikoa
Dirulaguntza horien beste lerro batean, eguzki energia iturritzat duen argiteria publikoa sustatzea sartzen da. Halako proiektuen alde egin dute Zalduondoko Udalak (ia 5.000 euro) eta Sarriko herriak, Zuian (ia 10.000 euro). Ildo horretan, oso harrera ona egin diote inbentarioak, auditoretzak eta bestelako ekintzak egiteko laguntza lerroari. Izan ere, halakoek energia aurreztea eta eraginkortasun handiagoa izatea ahalbidetzen dute epe ertainera.
Zehazki udal hauek heldu diete dirulaguntza horiei: Asparrena, Barrundia, Burgelu, Agurain, Donemiliaga, Iruraiz-Gauna, Okondo, Laudio eta Bastida. Guztira, 50.000 euro.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09