Prentsa Aretoa

2020/12/07

Izaskun Bilbao: “Bruselasek argi baino argiago dauka erregioek ere parte hartu behar dutela Europako Berreskuratze Planaren kudeaketan”

Izaskun Bilbao Barandicak baieztatu du Bruselak ulertzen duela Euskadi moduko entitateek parte hartu behar dutela Next Generation- Berreskuratzeko Europako Funtsa kudeatzeko lanean. Hala uste du hurbilago daudelako, egitura produktiboa hobeto ezagutzen dutelako, lankidetzarako dinamika egonkor eta emankorrak dituztelako, baita eskuduntza eta dinamikak ere funts horiek eraginkortasunez kudeatzeko. Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andreak gogora ekarri du agintari komunitarioek erregioek eginiko ekarpen hori “ezinbesteko” jotzen dutela, eta espero du estatuek gainditu ahal izatea funts horiek era zentralizatuan eta bakarrik kudeatzeko tentazioa

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbao: “Bruselasek argi baino argiago dauka erregioek ere parte hartu behar dutela Europako Berreskuratze Planaren kudeaketan”

ARGAZKIA JAITSI

Europako Parlamentuko EAJko diputatuak analisi hau egin du “Euskadi Hoy” Onda Vascaren irratsaioan  Javier Vizcaínok egin dion elkarrizketan. Azpimarratu du funts horien kogobernantza  dela pragmatismo, eraginkortasun eta hurbiltasun kontu bat, eta gogora ekarri duenez “erakundeak eta sektoreak Euskadin lanean ari dira dagoeneko berreskuratzeko Europako plana zuzentzen duten lerro estrategien lanketan. Hala aitortu Von der Leyen Presidente andreak presidenteen gailurrean, esate baterako, “Euskadiko digitalizazio plana” goraipatu baitzuen. Horregatik animatu du ildo horretatik lan egiten jarraitzera “Euskadik ibilbidea eta aitortza duelako, baita etorkizuneko proiektuetan lan egiten ari den sektore produktiboa ere, automoziotik hasita, aeronautikan, energietan, makina erremintan, ontzigintza sektorean, garraioan... COVIDetik harago, gure sektore eta instituzioak mugitzen ari dira eta Euskadik hainbat proiektu eskaini ahal ditu Europatik datozen funts hauek ekonomia suspertzeko eta modernizatzeko lanean aplikatzera begira”.

Izaskun Bilbaok era berean goraipatu du Europak pandemiaren aurrean eman duen erantzun arin eta sendoa: “Covid-aren aldi honeetan ikusi dugu Europako Erakundeak gai izan direla lau hilabetetan mahai gainean jartzeko 2008ko krisian zortzi urtetan egiterik egon ez zena. Berreskuratze plan hau pentsaezina zela, pandemiaren hasieran ere, bere dimentsioagatik. Parlamentuak eginiko  presioaren ondorioz eta Von Der Leyen presidente andrearen erabakimenari esker, mahai gainean daukagu berreskuratze plana ez ezik, diru kopuru handia sektore askori laguntzeko eta osasun sistema finkatzeko. Beldurra dago Europa Federalaz hitz egiteko, baina zenbat eta krisi handiagoa izan, orduan eta Europa sendoagoa eskatzen du hiritargoak, eta hala jaso da azken inkestetan: Europako irizpideak jarraitzea eta  hiritargoengandik ahalik eta hurbilen aplikatzea”.

Eurodiputatu jeltzaleak  Europak pandemiari osasun esparruan eman duen erantzunaz hitz egin du eta nabarmendu du krisi honek erakusten duela Europa mailako erabaki esparrua behar dugula osasun gaietan. “Osasunaren Europa indartu behar dugu, kolaboratu,inbertitu, ikerketa egin,  berton produzitu ahal izango ditugun botikak ere, oinarrizko produkzio horren parte bat Txinan eta Indian zegoelako, eta hori ezin diogu gure buruari onartu”. 

Izaskun Bilbaok azpimarratu duenez “Europako erakundeok zeregin erabakigarria izan dugu osasunaren erronka honi aurre egitera begira, baliabide gehiago jarri baititu eta denei konbentzitu baitie  lankidetza lehiaketa baino egokiagoa dela esparru honetan. Kopuru handiak dedikatu dira ikerketetan eta txertoa egiteko prozesuan aurrera egiteko. Orain, txertoa banatzeko eta emateko irizpideak lantzen ari dira, Batasuneko hiritarrentzat konponbide izan dadin. Osasun arazoa denok elkarrekin konpondu ezik, sufritzen jarraituko dugu”.

Europako Parlamentuko ordezkari jeltzaleak albiste on jo ditu Senegal, Seychelles,Mauritania edo Cook irlekin  arrantza sektorerako izenpetu diren akordioak “gure itsasontziek ur haietan zituzten arrantza aukerei eusten zaielako, baina aldi berean iraunkortasun akordioak dira arrantza-tokiak babesteko Europako irizpideak aplikatzea ahalbidetzen dutelako, toki sektorearen garapenari laguntzen diotelako eta emakumeen zeregina aitortzen dutelako, herrialde haietan izugarria dena”.

Amaitzeko gogoratu du Bruselan Zaldibarko ezbeharraren inguruan egiten ari den ikerketa urte honetako bukaeran amaituko dela eta nabarmendu du Europako Batzordeak berak esan du Euskadiko agintariek lankidetza egokia eman duela lan horretan.

 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU