Prentsa Aretoa

2021/01/22

José Antonio Suso: "Birusa kontrolatzen badugu, susperraldi ekonomikoa azkarra izango da"

"Araban inbertitzeko eta proiektu industrial berriak sortzeko gogoa dagoela iruditzen zait. Europako funtsetan finantzaketa bilatzen duten enpresa-proiektu garrantzitsuak lantzen ari dira. Ekonomia eraldatzeko proiektu berriak sortzen ari dira. Birusa baztertzeko gai bagara, langabezia-tasak pandemiaren aurretik genituen indizeetara % 10etik behera jaisteko gai izango gara"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur goizean Radio Vitorian egindako adierazpenekin, Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidentea baikor agertu da, pandemia osasun-neurriekin gainditzeko "ekonomiak izango duen tirakadagatik" eta uda hasieran txertaketa aurreratuaren aurreikuspenagatik.

EAJ-PNVko Arabako presidenteak lanpostuak galtzea saihesteko egiten ari diren lan instituzionalari balioa eman dio. "Instituzioak ahal dutena egiten ari dira bakoitzak dituen tresnekin. Irtenbide bakarra al dago? Ez, ez da existitzen, sektore bakoitzaren egoera guztiz desberdina delako".

LABIk osasun-neurriak berrikusiko dituen egunean, Jose Antonio Susok esan du "inori ez zaiola gustatzen murrizketak gogortzea. Nekatuta gaude gaztetatik nagusietara. Baina, une honetan ditugun datuekin, ez dago beste erremediorik". Ildo horretan, Illa ministroak dekretua aldatzeko emandako ezezkoa gaitzetsi du, horrek autonomia-erkidegoei etxeratze-agindua aurreratzeari buruzko beste neurri batzuk hartzea ahalbidetuko liekeelako. "Herenegun 15 autonomia-erkidegok etxeratze-agindua 20: 00etan kanpo uztea eskatu zuten, baina Illa ministroa ez da sentikorra izan. Kogobernantza beste gauza bat izan liteke, edo, EAJk behintzat, beste modu batera ulertzen du", gaineratu du.

Jose Antono Susok honako hau adierazi du protokoloz kanpoko bi ospitale-gerenteren txertaketen inguruan: "Egin dutena euren erantzukizunaren barruan dago, eta horrek ez du zerikusirik EAJko kide izatearekin. Zirkunstantziala da Bilboko Udaleko zinegotzi izan izana. Hartu behar dituenak berehala hartu ditu hartu beharreko neurriak".

Lurraldeari dagokionez, Arabako jeltzaleen presidenteak Madrilen kokatu du Armentia-2 gas-putzuaren etorkizuna zehazteko jokalekua. "Ustiategiaren debekuan parte hartu genuen, baina Arabako lur-azpia zer den jakin nahi genuke. Esplorazioaz ari gara, noski. Gasa debekatzen duen trantsizio energetikoko lege bat egongo bada, Ministerioak bere garaian emandako baimenak erreskatatu behar ditu, baimen horiek beren edukia dutelako. Irtenbidea erraza da, eta baimenak eman ziren tokian hartu behar da. Ministerioak bere esku du", adierazi du.

"Aldaialdeko ikastetxea eraikitzeko beste lursail bat egongo balitz, arazoa konponduta legoke", esan du Arabako presidente jeltzaleak, Gasteizko sarreran trena lurperatzearen baldintzapean dagoen ikastetxea eraikitzearen harira. "Urtaran alkateak larrua utzi du gai hau konpontzeko. Udalaren lana baldintzapeko lizentzia emanez egiten da. Espero dut Eusko Jaurlaritzak dagokion lehiaketaren izapidea hasi ahal izatea, Gasteizko Zabalgana auzoko hirugarren ikastetxea epe laburrean eraikitzeko obra esleitzeko”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU