Prentsa Aretoa
2021/02/03
Rosa Peralek autonomia erkidegoen eskumenak defendatu ditu eta PPren birzentralizazio saiakerak gaitzetsi ditu
Senatari jeltzaleak haien jarrera interbentzionista kritikatu du, baliabide publikoak modu eraginkorrean erabiltzea aitzakiatzat hartuta, eta autogobernuaren indarra berretsi du
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak autonomia erkidegoen eskumenen esparrua defendatu du eta inbasio edo birzentralizazio saiakera ororen aurka agertu da, Kataluniak zientzian inbertitzearen aurka PPk aurkeztu duen mozio baten inguruan adierazi duen bezala. Baliabide publikoak modu eraginkorrean erabiltzeko beharrarekin ados agertu den arren, Rosa Peral senatariak salatu du ekimen honetan "zientzia eta teknologia Alderdi Popularraren aitzakia" direla "birzentralizatzeko saiakera bat egiteko, erkidegoen eskumenak urrituz".
EAJ-PNVko senatariak mozioaren izateko arrazoia errefusatu du, nanosateliteak merkaturatzeko proiektuak telekomunikazio zerbitzu propioa sortzeko izan dituen ondorio positiboak eta itzulera azpimarratuz, eta administrazio ezberdinek baliabide publikoen erabilera kontrolatzeko mekanismoak badituztela ere azpimarratu du; honek erakusten du, bere esanetan, "PPren asmo interbentzionistak ez du amaierarik". Jarrera horrek "Katalunian aplikatu zen 155era eta Kataluniako gobernuak gastatzen zuen euro bakoitza ikuskatzeko PPk hasi zuen egoerara eramaten gaituela" esan ostean, Peralek EAJ-PNVren EBBko presidentearen iritzia berretsi du: "Gaur egun Euskadin eta Katalunian dugun indar handiena gure erakundeak dira, gure egungo autogobernua; egunez egun hazi behar dugun gaitasuna da".
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09