Prentsa Aretoa
2021/02/26
EAJk bat egin du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 45. urteurrenaren ospakizunarekin eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatu du
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak paper "aktiboagoa" eskatu dio Nazioarteko Erkidegoari Mendebaldeko Saharan bizi den gatazkaren konponbide justuan eta behin betikoan. "Nazioarteko akordioak ezin dira paper bustiak izan, eta NBEren ebazpenak aintzat hartu behar dira, Giza Eskubideen ezegonkortasuna eta narriadura gero eta handiagoak direlako", esan du
Saharako herriarentzat hain esanguratsua den data honetan, hots, otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zen egunean, EAJ-PNVk gure atxikimendua, elkartasuna eta babesa helarazi nahi dizkie erbestea, bere lurraldearen okupazioa eta jazarpena duela hamarkada askotatik bidegabe pairatzen ari diren herritar guztiei. Gaur inoiz baino gehiago, esan du Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak, Nazioarteko Komunitateak esku hartu behar duela Giza Eskubideen egoera berrikusteko eta sahararrak babesteko. "NBEk bere zeregin diplomatikoa indartu behar du eta zonaldearentzako laguntza humanitarioa handitu", onartu du. "Saharako ezegonkortasuna gero eta handiagoa da, eta ez du balio beste aldera begiratzeak. Marokok amaiera eman behar dio giza eskubideen urraketari, eta nazioarteko erakundeek beren zeregina indartu behar dute, legea betetzeko eta autodeterminazio erreferenduma egiteko. Beti defendatu izan dugu gatazkari irtenbidea emateko konponbide justua eta behin betikoa bultzatu behar dela, saharar herriak duen autodeterminazio eskubide legitimoa defendatzeko".
Egoera zaila eta gogorra bazen, Marokoko agintariek su-etena urratu dute Guergerat zerrendan, eta are gehiago tenkatu dute eremua. Ildo horretan, bere betebeharrak alde batera ez uzteko eta su-etena bermatzeko eskatu dio Arrizabalagak Nazio Batuei. Orain arte, bere erantzuna ez da nahikoa izan, "Ez baitago ez bakerik ez erreferendumik". Espainiako Gobernua jokatzen ari den paperari dagokionez, legebiltzarkide jeltzaleak uste du gatazka honetan duen erantzukizunak, arrazoi historiko eta politikoak direla medio, indarrean jarraitzen duela, eta Espainiari eskatu dio "nazioarteko legezkotasunaren eta justiziaren alde egin dezala eta behar diren ekimen eta kudeaketa guztiak susta ditzala sahararrek autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izan dezaten".
EAJ-PNVko ordezkariak SEADen aldarrikapenaren 45. urteurrena ospatzeko Bilboko Plaza Barrian egin den ekitaldian parte hartu du, eta bertan bertaratutakoei adierazi dienez, "Justizia egiten ez den bitartean, alderdi honek Mendebaldeko Sahararen eskubideak eta duintasuna babesten, laguntzen eta haren alde lan egiten jarraituko du. Beti izango gaituzte ondoan, euren aldarrikapena bidezkoa eta legitimoa dela uste dugulako eta nazioarteko legedia betetzeko dagoelako eta ez zapaltzeko". Era berean, elkarlanean eta laguntza humanitarioa bidaltzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, "biztanleria gure laguntzaren menpe dagoelako bizirauteko. Ezin ditugu ahaztu, eta are gutxiago pairatzen ari diren elikagaien krisi larrian".
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09