Prentsa Aretoa

2021/05/20

Izaskun Bilbaok gogoratu du Covid-aren kontrako txertoaren patentea aldi baterako askatzeak mundu mailako immunizazioa bizkortuko duela

EAJ-PNVko eurodiputatuak berretsi egin du talde jeltzaleak COVIDaren kontrako txertoak aldi baterako askatzea babesten duela “immunizazio globala bizkortu behar dugulako,eta hori lortzeko hiru faktore nagusi daude:fabrikazioa eta banaketa dosien prezioa eta osasun sistemek txertoak jartzeko izan dezaketen gaitasuna

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok gogoratu du Covid-aren kontrako txertoaren patentea aldi baterako askatzeak mundu mailako immunizazioa bizkortuko duela

ARGAZKIA JAITSI

Neurri hori ezinbestekoa da lehen faktoreak gutxienez arazo izan ez daitezen baliabide gutxien dituzten herrialdeetan. Funtsezkoa da ulertzea mundu globalean, artalde-immunitate globala behar dugula”. 

Europako Parlamentuak COVID txertoen patenteak askatzeak mundu mailan ekarriko lituzkeen ondorioei buruzko eztabaida egin du. Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu duenez, arrazoi nahikoa daude txertoen patenteak aldi baterako askatzeko, txertoak eurak giltzarri nagusi direlako pandemia global honen ondorioekin amaitu ahal izateko “ikerkuntza, berrikuntza eta produkzio industriala sendotzeko prozesuek aurrekaririk ez duten babes publikoa izan dutela aintzat harturik. Egia da enpresa pribatuak izan direla ikerketa prozesuak aurrera eraman dituztenak, baina egia ere bada babes publikoa aurrekaririk izan ez duen pizgarria izan dela, inbertsio-arriskuak gutxitu ditu, baita botika hori merkaturatzeko denborak ere. Eta ez dugu ahaztu behar merkatu hori gizateria osoak osatzen duela. Ezin ditugu errealitate horiek baztertu, txerto horiei aplikatzen zaizkien patenteez hitz egiten dugunean. Eta gogoratu behar dugu balantzaren beste aldean daudela salba ditzakegun bizitzak". 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU