Prentsa Aretoa

2021/05/20

Euskal Taldeak Auzitegi Konstituzionalaren azken bi erreformak indargabetzeko aurkeztu duen proposamenak Kongresuko izapidetze prozesuan jarraitzen du

Ganberaren gehiengoak arbuiatu ditu PPk eta Voxek aurkeztu dituzten osoko zuzenketak, EAJ-PNVren ekimena abalatuz

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak Auzitegi Konstituzionalaren azken bi erreformak indargabetzeko aurkeztu duen proposamenak Kongresuko izapidetze prozesuan jarraitzen du

ARGAZKIA JAITSI

Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa indargabetzera begira Euskal Taldeak aurkeztu duen Lege Proposamenak izapidetze prozesua jarraitzen du Kongresuan Ganberaren gehiengo nagusi batek PPk eta Voxek aurkeztu dituzten osoko zuzenketak arbuiatu ondoren.

EAJ-PNVren ekimenak, iragan martxoaren 23an izapidera onartu zenak, proposatzen du alde batetik, Konstituzio Auzitegiaren Legearen artikuluak ezabatzea, haien epaiei izaera betearazlea ematen dietenak eta epaiak betetzen ez dituzten agintari eta funtzionarioen aurka jardutea ahalbidetzen dutenak, eta, bestetik, autonomia-estatutuen aurkako aldez aurreko konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa berreskuratzea indargabetzea.

2015ean onartu ziren aldarazpen biek, Euskal Taldearen aburuz "Justizia konstituzionalaren eredua desnaturalizatzea" ekarri dute eta “ondorio kaltegarriak eragin dituzte Auzitegi Konstituzionalari ez dagozkion erantzukizunak egoztean”. Horregatik, eta aldarazpen bi hauek “ondorio larriak” ekarri zituztela eta “nagusiki politikoak diren prozesuak judizializatzeko bidean urrats berri bat” izan zirela argi utzi ondoren, Euskal Taldeak aldarazpen horiek atzera bota nahi izan ditu bere ekimenarekin.

Kongresuaren abala jasotakoan, EAJ-PNVren Lege Proposamenaren izapidetze prozesuak aurrera darraio Batzordea Konsituzionalaren batzordean. Zuzenketa partzialak aurkezteko epea amaitutakoan eta ondoren egin behar den eztabaida amaitutakoan, Txosten bat egingo da Osoko Bilkurara eramango beharko dena.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU