Prentsa Aretoa

2021/07/19

Euzkadi Buru Batzarrak Valderejoko Parke Naturalean egin du gaur bere asteroko bilera

Exekutiba jeltzaleak Osokoa egingo du datorren asteartean, uztailak 27, egungo egoeraren inguruko diagnosi partekatua egiteko eta, Covid-19ak eragindako krisiaren amaierari begira, kudeaketa ekonomiko eta sozialari bultzada koordinatua emateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak astelehenero egin ohi duen bilera egin du gaur Valderejoko Parke Naturalean, hain zuzen ere, Lalastratrako Interpretazio Zentroan, Gaubean. Exekutiba jeltzaleak toki pribilegiatu eta berezi hau aukeratu du natura-ingurunea babesteko lanarekin eta Euskadiko lehen sektorearekin daukan konpromisoa ikusarazteko. Bilera amaitutakoan, EBBko burukideek abeltzaintzako ustiategi bat bisitatu dute EAJ-PNVk sektore hau erabat babesten duela ikusarazteko, duela egun batzuk Alberto Garzón Kontsumo ministroak egin zituen adierazpen polemikoen ondorioz sortu den giro aztoratuaren aurrean. Nerea Melgosak, EBBko burukideak, argi eta garbi adierazi nahi izan du EAJ-PNVk erabat babesten dituela natura-ingurunea eta Euskadiko abeltzaintza sektorea. “EBBk gaurko bilera Valderejoko Parke Naturalean egin nahi izan du duela 29 urte ireki zela gogora ekartzeko eta, batez ere, lehen sektorea eta natura-ingurunea EAJ-PNVrentzat, Araban eta Euskadi osoan, erabat funtsezkoak direla berresteko”, esan du Melgosak.

Halaber, EBBk iragarri nahi du datorren asteartean, uztailak 27, Osokoa egingo duela Miramongo Parke Teknologikoan (Donostian), gaurko egoeraren inguruko diagnosi partekatua egiteko, urtea bete delarik 2020ko uztailaren 12an Euskadin egin ziren hauteskundeetan Iñigo Urkullu eta EAJ-PNV garaile izan zirenetik eta udal-eta foru-legealdiaren bigarren erdia hasi berri delarik. Exekutiba jeltzaleak topaketa honetara deitu ditu Alderdiaren bost Herrialde Exekutibak (ABB, BBB, GBB, IBB y NBB), Iñigo Urkullu Lehendakaria, EAEko hiru Herrialde Historikoetako ahaldun nagusiak, EAEko hiru hiriburuetako alkateak eta Aberri Batzarreko bozeramaileak.

Pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren kudeaketa, etorkizunean kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko beharra eta Herri gisa 2019ko egoerara itzultzeko egin beharko diren jarduerak izango dituzte hizpide nagusi datorren asteartean agintari jeltzaleek egingo duten osoko bileran; hori dela eta, hain zuzen, foro horretan, Alderdiko barne-karguez gain, EAJ-PNVk gobernu-erantzukizunak dituen erakunde nagusietako arduradun politikoek ere parte hartuko dute.

 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU