Prentsa Aretoa
2021/09/11
EAJ-PNV Diadan: "Kataluniako auziaren konponbidea elkarrizketatik eta Kataluniako hiritargoaren gehiengoaren borondatea errespetatzetik sortu behar da"
Senatuko bozeramaile jeltzale Estefanía Beltrán de Heredia eta Imanol Landa, Goi Ganberaren Mahaiko kidea, EAJ-PNVren ordezkari gisa parte hartu dute Rafael Casanovaren omenez urtero egin ohi den lore eskaintzan
“Kataluniako auzia ezinbestean etorriko da elkarrizketatik, negoziaketatik, akordiotik eta Kataluniako hiritargoaren gehiengoaren borondatea errespetatzetik”. Senatuko Euskal Taldeko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediaren hitzak dira, Imanol Landa Goi Ganberaren Mahaiko kidearekin batera Bartzelonan izan baita gaur EAJ-PNVren ordezkari gisa, Kataluniako Diadan Rafael Casanovari urtero egin zaion lore eskaintzan parte hartzeko. Beltrán de Heredia eta Landak ekitaldi sinboliko honetan parte hartu dute PDeCAT alderdiaren ordezkaritzarekin eta haren idazkari Àngels Chacónekin batera. “Beste behin ere, irailaren 11n, Bartzelonara etorri gara gure errespetua erakustera eta Kataluniako herriari gure elkartasuna adieraztera, bai eta Kataluniak eta Euskadik askatasun osoz eta demokratikoki beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko ere”, baieztatu du senatariak Casanova gogoratzeko irudiaren ondoan lore sorta bat jarri ondoren. Casanova 1714ko irailaren 11n hil zen Bartzelona hiriaren eta Katalunia osoaren askatasunen defentsan.
Bozeramaile jeltzaleak baieztatu du azken hauteskundeez geroztik Katalunian ireki den egoera politiko berriarekin eta Kataluniako Governaren eta Espainiako gobernuaren arteko elkarrizketa mahaia laster berrabiaraziko dela aintzat harturik, aukera berria zabaltzen dela hitzaren eta hitzarmenen bidez arakatu beharko litzatekeena. “Espero duguna da mahai hori emankorra izatea eta akordio bat sortzen laguntzea. Espero dezagun Kataluniak elkarrizketa mahai horretan aurki dezala bere nazio-eskakizunei eman nahi dien irtenbidea. Eskakizun horiek partekatzen ditugu Euskadin eta Katalunian: nazio aitortza, gure autogobernuaren garapen osorako bermea eta gure etorkizuna askatasun osoz eta demokratikoki erabakitzeko aukera, beti elkarrizketaren bidetik”, baieztatu du arabar senatariak. “Bien artean partekatzen dugun ahalegin horretan, Kataluniak, kataluniar herriak, beti jasoko du EAJren babesa, bai eta Euskal Herriaren elkartasuna ere”, amaitu du Beltrán de Herediak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09