Prentsa Aretoa
2021/11/27
EAJ-PNVk harremanetarako modu berri bat proposatzen die euskal herritarrei, ‘bidelagun‘ figura eta ‘zukesan‘ aplikazioaren bidez
Mireia Zarate EBBko idazkariak aurkeztu du aplikazioa, 2022ko lehen hiruhilekoan martxan egongo dena, eta afiliazio tradizionalaz bestelako harreman bat ezarri nahi dutenei buruzagi jeltzaleekin zuzenean hitz egiteko aukera emango diena
OHARRA: Prentsaurrekoaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
‘Bidelagun’. Izen hori aukeratu du EAJ-PNVk alderdiarekin harremanak izateko modu berrirako, eta horrela jasotzen da alderdi jeltzalearen Estatutuetan joan den abendutik. Ez da ohiko afiliazioaren moduko figura, ez da hain formala eta ez da hain organikoa, baina horrek ez du esan nahi bestea bezain zuzena edo aberasgarria ez denik. Lotura horrek, zenbait ezaugarritan, beste alderdi politiko batzuek ‘jarraitzaile’ epigrafearen pean aurreikusten dutena ekar dezake gogora, baina EAJ-PNVren kasuan berrikuntzak sartzen ditu. Lotura hori batez ere teknologiaren bidez artikulatuko da. Hain zuzen ere, ‘zukesan’ izeneko aplikazio baten bidez, alderdiko arduradun nagusiekin zuzeneko, bi noranzkoko eta kalitatezko elkarrizketa izateko aukera emango die alderdi jeltzalearekin harreman berri hori ezartzeko nahia dutenei.
EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarreko idazkari eta prozesu honen buru izango den Mireia Zarate burukideak eman ditu ezagutzera 'bidelagun' figura eta 'zukesan' aplikazioa Barakaldoko BECeko Auditorioan gaur egin den aurkezpenean, non alderdi jeltzalea gaur eta bihar VIII. Batzar Nagusia egiten ari den. EAJ-PNVk gaur aurkeztu duen hirugarren berrikuntza da, diagnostiko-dokumentu baten eta ‘Entzunez eraiki’ entzute aktiboko prozesuaren ondoren. Hiru elementu horiek osotasun beraren parte dira, hau da, pandemiak ekarri duen parentesiaren ondoren, herrialdeko alderdi liderrak euskal gizartearekin berriz konektatzeko duen erabaki sendoa, horrela, une kritiko honetan Euskadirentzat etorkizuneko proiektu bat elkarrekin eraiki ahal izateko. Zaratek azaldu duenez, "EAJ-PNVk lurralde-antolaketa edo lurraldez kanpokoa duen eremu geografikotik kanpo bizi diren pertsonentzat pentsatuta dago, baina baita, bizilekua edozein dela ere, Alderdiarekin zuzeneko harremana ohiko afiliazioa ez den modu baten bitartez izan nahi duen edozein pertsonarentzat ere".
Gizarte osoak erabil dezakeen arren, bai 'bidelagun' figura eta, batez ere, ‘zukesan’ aplikazioa gazteenen ohitura eta eskaeretara egokitzeko pentsatuta daude. “Mundua oso azkar aldatzen ari da. Gaur egun, desberdin komunikatzen gara duela hamar urte egiten genuenarekin alderatuta. Jendea beste era batera erlazionatzen da, eta politika ere beste modu batera sentitzen eta bizitzen da”, esan du Zaratek. “‘zukesan’-en bidez, jendeak zer iritzi duen entzun nahi dugu, haien pentsamenduak, emozioak, ametsak eta sentimenduak ezagutu, gure ekintza politikoa norabide horretan bideratu ahal izateko. Pandemiaren ondorengo euskal gizartea hobeto ezagutu nahi dugu, eta herritarrek ere hobeto ezagutu gaitzatela”, gaineratu du.
Bere telefono mugikorra pantaila handi batera konektatu ondoren, Zaratek ‘zukesan’ tresnaren lehen bertsioa eta funtzionaltasunak erakutsi ditu. Nabarmentzekoa da EAJ-PNVko arduradun nagusiekin lotura zuzena ezartzeko aukera; horren bitartez, ‘bidelagun’ bakoitzak gonbitea, galdera eta iradokizuna egin ahal izango die, eta guztiek dagokien erantzuna jasoko dutela bermatuta dago. ‘zukesan’ delakoak hainbat gairi buruzko txatak, inkestetan parte hartzeko aukera eta EAJ-PNVren ekintza politikoari eta agendari buruzko informazioa jasotzeko aukera jasotzen ditu. Aplikazioa 2022ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan, Android eta Apple bertsioetan egongo da eskuragarri, eta ‘bidelagun’ izatea erabakitzen duenarentzat izango da.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09