Next Euskadi
We are Europeans - Europe Day

Prentsa Aretoa

2022/05/07

EABko emakumeen aldeko omenaldi hunkigarria elkartearen sorreraren mendeurrenean

Sabino Arana Fundazioak antolatu du ekitaldia eta Emakume Abertzale Batzako kide historiko haietako batzuen ondorengoek parte hartu dute. Ordezkari politiko eta instituzional ugari izan dira saioan

rss Ezagutzera eman
EABko emakumeen aldeko omenaldi hunkigarria  elkartearen sorreraren mendeurrenean

ARGAZKIA JAITSI

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Bostehun lagunek baino gehiagok omenaldi beroa egin diete gaur Emakume Abertzale Batzako (EAB) kide izan ziren emakumeei, elkartearen sorreraren mendeurrena dela eta, Sabino Arana Fundazioak Bilboko Euskalduna jauregian antolatu duen ekitaldian.

Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zaratek jardun du buru, eta erakundeetako kargudun eta ordezkari politiko ugari izan dira omenezko saioan, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJ-PNV alderdiaren EBBko burua; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea; Itxaso Atutxa EAJ-PNV alderdiaren BBBko burua; Jose Antonio Suso EAJ-PNV alderdiaren ABBko burua; Arantxa Tapia, Gotzone Sagardui, Olatz Garamendi eta Bingen Zupiria sailburuak.

1922ko maiatzaren 7an sortu zela, EAB emakumezkoen lehen antolakunde politiko abertzalea izan zen estatuan, bai eta Euskadin inoiz izan den emakumezkoen mugimendu eraginkorren eta indartsuena.

Ildo horretan, Mireia Zaratek, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, gogorarazi duenez, «aurrendari haiek gure hizkuntzaren, gure kulturaren eta gure ohituren balioak hedatu eta hurrengo belaunaldiei ondorengoetaratu zizkieten». Zaratek gaineratu du «ikuspegi feministatik begiratuta, elkarteak funtsezko lana egin zuela emakume abertzaleak ahalduntzen eta esparru politikora bideratzen».

Sabino Arana Fundazioaren presidente eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko idazkariak, bestalde, Euzko Alderdi Jeltzaleak, ehun urtetik gorako ibilbidean, «berdintasuna, feminismoa eta aniztasuna babesteko» egindako ekarpena nabarmendu du. Lan horren erakusgarri, 2005. urtean kaleratutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aipatu du, saoia zenean, araudi aitzindaria izan zena eta Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNV alderdia bultzatzaile nagusi izan zuena. Era berean, presidenteak ziurtatu duenez, «EBBren erabaki sendoa da berdintasunaren esparruan politika ausartak sustatzen, bultzatzen eta onartzen jarraitzea».

«Emakumeok ezinbestekoak gara bizitzako eremu publiko eta pribatu guztietan. Eta esango nuke horixe izan zela, funtsean, Emakume Abertzale Batzako emakumeek lortu nahi izan zuten helbururik behinena. Aitzindari haiek berdintasunerako bidea argitu zuten; egungo emakumeoi dagokigu orain, eta zuoi guztioi, sugar hori bizirik iraunaraztea eta hasitako ibilbidea osatzea», adierazi du.

Bestetik, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko buruak eskerrak eman dizkie Emakume Abertzale Batzako emakumeei “beraien lana, dedikazioa eta Herri honekiko konpromisoagatik”.

Azpimarratu duenez, “etorkizun aske batekin amesten zuten eta etorkizun horren egile izan nahi zuten; eta egin zuten”, gaineratu du. Legebiltzarreko presidenteak gerran, erbestean eta diktaduraren urte ilunetan emakumeek egindako lanari buruz ere hitz egin du, “erabakigarria izan baitzen diktaduraren ondoren gure herria, Euskadi, berreraikitzeko”.

“Haien ahaleginaren fruitua ondorengo belaunaldiok jaso dugu. Hasteko, lau emakumek parte hartu zuten 1980ko martxoaren 31n Gernikako Juntetxean aukeratutako lehen Eusko Legebiltzarrean; lau legebiltzarkideak PNVkoak ziren. Eta hortik aurrera, emakumeak gizartean, oro har, eta politikan, bereziki, dagokion espazioa irabazten jarraitu du”, adierazi du.

“Haiek jarri zituzten gu, gaur, hemen egoteko oinarriak” azpimarratu ondoren, “haien ametsa egia bihur dadin arrastoari jarraitzeko” konpromisoa hartu du. “Lanean jarraituko dugu emakume eta gizon askez osatutako Euskadi libre bat lortzeko”, amaitu du.

Emakume Abertzale Batza osatu zuten emakume haietako batzuen hiru senidek egin duten solasaldia biziki hunkigarria izan da, oroitzapenez eta pasadizoz betetakoa. Nagore Garamendik (Alicia Aretxabaletaren biloba), Begoña Agirre Oarrek (Maria Oarren alaba) eta Tegi Urzelaik (Julene Urzelairen iloba) parte hartu dute saioan.

Hala berean, EABko militante historikoen bizipenak eta testigantzak biltzen dituen bideoa proiektatu da ekitaldian, eta Gema Martinez, Loli Astoreka eta Lorea Intxausti aktoreak partaide dituen antzezlan txiki bat eskaini da.

Ekitaldiaren amaieran, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuz EAJk egin zuen bideoko protagonistetako batzuek talde-argazkia egin dute: Itxaso Atutxa, Izaskun Bilbao, Maria Solana eta Maite Saez de Olatzagutia, Nagore Garamendi, Begoña Agirre, Tegi Urzelai, Bakartxo Tejeria, Mireia Zarate eta Andoni Ortuzarren alboan.

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU