Prentsa Aretoa
2022/06/18
Gasteizko EAJ-PNVk bere alderdikiderik zaharrenak omendu ditu gaur
Gasteizko EAJ-PNVren Uri Erakundeek (Abendaño, Erdialde, Lakua eta Zaramaga) beren alderdikide zaharrenak omendu dituzte gaur,larunbat goizean
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Artium museoak hartu du gaur goizean 75 eta 91 urte bitarteko alderdikide-talde honek EAJ-PNVrekin hartutako konpromisoa aitortzeko Gasteizko jeltzaleek egin duten ekitaldi hunkigarria.
Ekitaldian izan dira Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren presidentea eta José Antonio Suso Araba Buru Batzarraren presidentea, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea.
Ekitaldiari hasiera emateko aurreskuaren ondoren, José Antonio Suso ABBren presidenteak ongietorria eman die bertaratutakoei, 127 urteko historian zehar EAJ-PNVren ahotsa zabaldu duen giza kolektiboaren lana azpimarratuz. “Nondik gatozen jakiteak norantz goazen jakiten laguntzen digu. EAJ-PNVren historian zehar gizarteak berak egin duen erritmoan eraldatu eta eboluzionatu gara gu, hari entzunez. Horrela egin zen iraganean. Horrela egiten gara gaur egun. Eta lehengaia badugu etorkizunera begira bide beretik jarraitzeko”, ziurtatu du Jose Antonio Susok.
Joana Egiluz Arabako Batzar Nagusietako prokuradoreak hitza hartu du ekitaldian, Arabako gazte jeltzaleen kolektiboaren ordezkari gisa; ondoren, Juan Ramón Guevarak, omendutako alderdikideen taldeko kide gisa. “Zuek arbasoei begiratu zenieten bezala, EAJ-PNVko gazteok zuek egindako bideari begiratu nahi diogu orain. Ilusioz hartzen dugu zuen ondarea, jeltzaleen sugarrak urte askoz bizirik jarrai dezan”, adierazi du Joana Egiluzek “zuen eskutik jasotzen dugu gaur oinordetza hau”, adierazpenarekin amaituz. Bestalde, Juan Ramón Guevara Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia Garapeneko sailburu izandakoak Ekonomia Itunaren garrantzia nabarmendu du Herriaren eraikuntzan eta euskal herritarrentzako ongizate handiagoa lortzeko bidean.
Ekitaldian, 10 EGIkidek Andoni Ortuzarri eta José Antonio Susori lagundu diete omendutako pertsonei EAJ-PNVren intsignia ematen, Alderdiaren esker onaren adierazgarri gisa.
EBBren presidenteak amaiera jarri dio gaurko ekitaldiari, eta nabarmendu duenez “Euzko Alderdi Jeltzalearen kate honek bere katebegiak finko eta sendo ditu. Katea ez da eten. Izan zirelako gara eta garelako izango dira”. Andoni Ortuzarrek gaur omenaldia jaso duten pertsonei hitz egin nahi izan die egin duten lana aitortzeko eta eskertzeko. “Ideal baten alde lan egin zenuten. Konpromisozko sen hori politikagintzan galtzen ari da gaur egun. Koherentzia falta da”, azpimarratu du. EBBren presidenteak bere buruari galdetuz esan du “Non ote da orain Partido Popularraren koherentzia, egun batean eta hurrengoan Bilduren besoetara goazela deitoratzen digutelarik beraiek kapaz ere ez direnean demokraziaren etsaiari babes-hesi bat jartzeko?”. Ortuzarrek baieztatu duenez EAJ da “ultraeskuina geldiaraziko duen horma bakarra”. Zentzu berean EBBren presidenteak kritikatu du EH Bilduren jarrera koherentziarik gabea, berdetzat jotzen baitu bere burua baina ez da gai proiektu energetiko zehatz bati babesa emateko. “Koherentzia falta da mutur batean zein bestean”, azpimarratu du Andoni Ortuzarrek .
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09