Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2022/10/25

ABBk Ramiro González, Beatriz Artolazabal eta Irma Basterra proposatu ditu Ahaldun Nagusi, Gasteizko Alkate eta Batzar Nagusietako lehehadakari izateko

Arabako EAJ-PNVren exekutibak arratsalde honetan adostu du Uri Erakundeei helaraztea bere hautagaien proposamena Ahaldun Nagusi, Batzar Nagusietako lehendakari eta Vitoria-Gasteizko alkate izateko, azken kasu honetan Vitoria-Gasteizko Uri Buru Batzarren artekoarekin batera. Arabako alderdikideak izango dira foru hautagaitzak aukeratuko dituztenak, eta gasteizkoak, aldiz, Udalerako zerrendaburua. Hori guztia, abenduaren 3an bukatuko den prozesu baten bitartez egingo da.

rss Ezagutzera eman
ABBk Ramiro González, Beatriz Artolazabal eta Irma Basterra proposatu ditu Ahaldun Nagusi, Gasteizko Alkate eta Batzar Nagusietako lehehadakari izateko

ARGAZKIA JAITSI

Araba Buru Batzarrak arratsalde honetan adostu du arabako Uri Erakundeei helaraztea Ramiro Gonzalez eta Irma Basterraren proposamena ahaldun nagusi eta Batzar Nagusietako lehendakari izateko hautagai bezala.

Era berean, eta Vitoria-Gasteizko Uri Buru Batzarren artekoa osatzen duten 4 Uri Erakundeekin batera, ABBk adostu du Beatriz Artolazabalen hautagaitza  proposatzea arabako hiribururako.

Horrela, barne hauteskunde prozesu bikoitza irekitzen da, foru eta udal mailakoa, egutegi bera partekatzen duena: azaroaren 3tik abenduaren 3ra.

Foru esparruan, ahaldun nagusi eta Batzar Nagusietako lehendakari izateko proposamenarekin batera, hiru hautesbarrutietako hautagaitza proposamena bidali du: Aiara, Lur Jareak eta Vitoria-Gasteiz.

Behin foru proposamena bidalita, arabako alderdikideak izango dira  aukeratuko dutenak EAJ-PNVk 2023ko maiatzeko hauteskundeetan zein hautagaitza aurkeztuko dituen. Ohikoa den bezala, bi itzuliko prozesu batean egingo du. Lehenengoan, azaroaren 3 eta 12a bitartean ospatuko dena, alderdikide jeltzaleek izenei babesa eman edo izen berriak proposatu ahal izango dituzte. Bigarrenean, azaroaren 17tik 27ra, alderdikideek aukeratu egingo dute lehen itzulian proposatutako izenen artean. Prozesu hau bukatu egingo da abenduaren 3an ospatuko den Herrialde Batzarrarekin, non hiru hautesbarrutietako zerrendak aukeratuko diren.

Udal mailako barne hauteskunde prozesua, Vitoria-Gasteizko zerrendaburua aukeratzeko egingo da, prozedura berdina jarraitzen.

Barne hauteskunde prozesua abenduaren 3an bukatuko da, Herrialde Batzarraren ospakizunarekin, eskumena duen organoa dena EAJ-PNVk 2023ko foru eta udal hauteskundeetarako aurkeztuko dituen hautagaitzak erabakitzeko. Hori guzita, gasteiztar eta arabar hiritargoak alderdi jeltzalean jarri duen konfidantza berresteko helburuarekin.

 

ABBren proposamena Arabako Ahaldun Nagusirako: Ramiro González Vicente

Ramiro Gonzalez Vicente Zuzenbidean lizentziaduna da (UPV/EHU) eta 60 urte ditu.

Abokatu bezala egin du lan orain dela 32 urte baino gehiagotik, Zuzenbide Zibila eta

Merkataritza Zuzenbidean espezializatuta dago.

EAJ-PNVren batzarkide taldearen kide da lau legealdi jarraian, 2007 urtetik.

Arabako Ahaldun Nagusia da 2015 urtetik.

 

ABBren eta Gasteizko Uri Buru Batzarren artekoaren proposamena Vitoria-Gasteizko alkate izateko: Beatriz Artolazabal Albeniz

Beatriz Artolazabal Albeniz Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziaduna da (UPV/EHU) eta 52 urte ditu.

Zinegotzia izan zen Vitoria-Gasteizko udalean 2000 eta 2007 urteak bitartean, non Gizarte gaietako batzordean bozeramaile izan zen eta Ogasun batzordean lehendakari. Vitoria-Gasteizko Udaleko Kontratazio mahaiko bokala izan zen, baita Adingabeen Kontseiluan Udalaren ordezkaria ere.

2008 eta 2011 urteak bitartean, Vitoria-Gasteizko Santiagoko Ospitaleko Ekonomia eta Finantza zuzendari izendatua izan zen; eta 2011 eta 2012 urteetan Osakidetzako ekonomia eta finantza zerbitzua zuzendu zuen.

2015ean Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua izendatua izan zen, eta 2016 urtean Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren gaineko ardura hartzera pasa zen.

 

ABBren proposamena Arabako Batzar Nagusietako lehendakari izateko: IRMA BASTERRA UGARRIZA

Irma Basterra Ugarriza Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (UPV/EHU – Sarriko) eta 50 urte ditu.

Zabaia Landa Garapen Elkarteko kudeatzaile izan zen 2007 eta 2016 urteak bitartean.

Herri adminsitraziora 2016ko abenduan iritsi zen,  Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertzaren Garapena eta Europako Politiketarako zuzendari izandatua izan zenean.

Postu horretan mantendu zen 2019ko uztailean Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako foru diputatu izendatua izan zen arte, egun postu horretan jarraitzen duelarik.

Aiarako Uri Erakundean dago alderdikidetuta 1994tik.

Euskalduna da.

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU