Prentsa Aretoa
2022/12/15
EAJ-PNVk Kiroleko Dopinaren aurkako Legea babestu du, “Euskadik “erreferente izaten jarrai dezan borroka horretan”
Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du Dopinaren Aurkako Euskal Legearen bigarren aldaketa. “Nahitaezko izapidea da, baina, batez ere, beharrezkoa dopinari aurre egiteko eta Euskadin gai honetan erreferente izaten jarraitzeko”, Rakel Molinak adierazi duenez
Kiroleko Dopinaren aurkako Euskal Autonomia Erkidegoko Legea duela hamarkada bat onartu zen, eta ordutik, nazioarteko aldaketak izan dira, eta, horien ondorioz, arau hau eguneratu eta egokitu egin behar da, dopinaren aurkako legediak berdinak direla bermatzeko kirol guztietan eta herrialde guztietan. Horrela, gaur onartu den aldaketak, talde guztiak bat etorrita, 2017an Polonian egindako eta 2021ean indarrean sartu zen Dopinaren aurkako Munduko V. Konferentzian onartutako Dopinaren aurkako Munduko Kodean onartutako irizpideak txertatzea ahalbidetuko du.
Lege honen defentsan, Rakel Molina legebiltzarkideak ziurtatu du aldaketa horiei esker Euskadik erreferente izaten jarraituko duela dopinaren aurkako borrokan eta kirolarien osasuna bermatzean. “Gure herriak abangoardian egon behar du borroka horretan. Hori dela eta, gure taldeak uste du lege hau nazioarteko irizpideetara egokitzea aurrerapauso handia dela dopinaren aurkako zero tolerantziaren konpromisoa berresteko”. Nahiz eta nahitaezko egokitzapena izan, zehaztu duenez, beharrezkoa zen iruzurrezko praktikei hobeto aurre egiteko, kirol-balioak babesteko eta lehiatzen direnen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko. “Etengabe eguneratutako legediarekin, erakundeen eta inplikatutako eragileen arteko lankidetzarekin eta gure Dopinaren aurkako Euskal Agentzia bezalako tresna indartsuekin, ahalegina, gainditzea eta kiroltasuna gure kirolaren bandera izaten jarraitzea lortuko dugu”.
Aldaketak kirolarien sailkapena ere jasotzen du, haien kirol-mailaren arabera, nazioartekoa izan ala ez, eta haien izaeraren arabera, federatua izan ala ez. Era berean, kirolari bakoitzari eska dakizkiokeen betebeharrak ezartzen ditu, tipologiaren arabera, eta zehapenak gogortzea aurreikusten du.
KABLE BIDEZKO GARRAIOAREN LEGEA
Osoko bilkuran bertan, argi berdea eman zaio Kable bidezko Garraioari buruzko Legeari, batez ere dauden funikularrei eta administrazio-emakida bidez ustiatutako zerbitzu publikoko igogailuei eragiten diena. Mikel Arruabarrena jeltzalearen hitzetan, helburua instalazio horien segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea eta erabiltzaileen eskubideak babestea izango da.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09