Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2023/03/28

Joseba Díez Antxustegi izango da Asparrengo alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

Legebiltzarkide jeltzaleak Asparrenako Uri Erakundearen proposamena onartu du, udalerriko udal hautagaitzaren buru izateko, ilusioz eta arduraz, eta Asparrenak duen potentzialari etekin osoa ateratzeko helburuarekin

rss Ezagutzera eman
Joseba Díez Antxustegi izango da Asparrengo alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Asparrenako Uri Erakundeak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko den hautagaitza aukeratu du. “Ilusioz, arduraz eta proposamenak helarazten hasteko gogoz. Politikan ez dago zure herriko alkate izatea baino harrotasun handiagorik, zure udalerria eta hurbileneko jendearen bizi-kalitatea hobetu ahal izango duzulako. Asparrenan eta asparrenarako prestatuta dagoen programa batekin aurkezten naiz” adierazi du Arabako legebiltzarkideak.

Zuzenbidean graduatua eta euskal legegileko kidea 2019tik, Díez Antxustegik adierazi du ideia zehatzak, planifikatuak, landuak eta gauzagarriak dituela. EAJ-PNVren hautagaitza osatzen dugun guztiok bat gatoz epe ertain eta luzerako plangintzan eta ikuspegian dugun ustearekin, adabakiak saihesteko eta hurrengo hamarkadako Asparrena eraikitzeko. Ezberdinen arteko lankidetza eta Asparrena herriaren onerako lan positiboa proposatzen dugu.

Legebiltzarkide jeltzaleak konfiantza du Asparrenaren “potentzial handian, kokapenagatik, ingurune naturalagatik, industrialdeagatik eta tradizio eta kulturagatik”. – “Inbertsioa eta turismo aktiboa erakartzea, enplegua sortzea, udalerriko etxebizitza-arazoei irtenbidea ematea eta kultura-, kirol- eta aisialdi-eskaintza indartzea ahalbidetuko duten ekimenekin etekina atera behar zaio. Gure proiektuaren ardatzak dira.“– gaineratu du –.

Hautagaitzan lagun duen taldeari dagokionez, Joseba Díez Antxustegik adierazi du talde berritu baten ilusioa dugula, baita erakundeen funtzionamendua ezagutzen dutenen esperientzia ere. Asparrenari etorkizuneko proiektu bat eskaintzeko konbinazio onena delarik. “Asparrenako herrietako pertsonak gara, horieen egunerokotasuna bizi, kulturaz gozatu eta bertako jendea ezagutzen dutenak”, adierazi du Diez Antxustegi Araiako futbol taldeko, Alipendiko, atezainak. “Nire bizilagunak udaletxetik ordezkatu ahal izatea ardura handia da, gure taldearen atea defendatzea den bezala”, adierazi du.

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU