Prentsa Aretoa

2023/04/04

Beatriz Artolazabalek bulego bat irekiko du gazteei emantzipazio-prozesuetan laguntzeko eta aholkuak emateko

EAJ-PNVko hautagaiak leihatila bakarra sortzea proposatu du, gazteei informazio guztia emateko ikasketekin, etxebizitza bat eskuratzearekin, lana bilatzearekin edo dauden laguntzekin. Badakigu emantzipatzeko adina berantiarra dela eta adin hori murrizten lagundu nahi dugu

rss Ezagutzera eman
Beatriz Artolazabalek bulego bat irekiko du gazteei emantzipazio-prozesuetan laguntzeko eta aholkuak emateko

ARGAZKIA JAITSI

“Badakigu gazteek zailtasunak dituztela beren bizi-proiektuei ekiteko. Eta lagundu egin nahi diegu. Etxebizitzaren, enpleguaren edo prestakuntzaren arloko aholkularitza eta informazioa behar dute, eta bulego horrek lagunduko die erabakiak hartzen”. Gasteizko Udalerako EAJ-PNVko hautagai Beatriz Artolazabalek bulego bat martxan jartzea sustatuko du, gasteizko gazteei emantzipazio-prozesuetan laguntzeko eta modu pertsonalizatuan egiteko.

Esan duenez, zerbitzu berri hori leihatila bakar bat izango da, eta era guztietako aholkularitza jasoko dute bertan. “Toki honek erreferentzia izan nahi du hiriko edozein gaztek bere kezka, arazo edo beharrei modu bateratu eta pertsonalizatuan irtenbidea emateko. Ikasketei, etxebizitza bat eskuratzeari, lana bilatzeari edo dauden laguntzei buruzko informazio guztia eskainiko dizuegu. Udalak eskaintzen dituen hiru aholkularitza espezializatuak zentralizatuko ditu: aholkularitza juridikoa, psikologikoa eta sexualitateari buruzkoa”, ziurtatu du.

Artolazabalek aitortzen ditu gazteek modu independentean bizitzeko dituzten zailtasunak, eta gai hori agenda publikoan lehenesteko konpromisoa hartzen du. “Euskadiko gazteak emantzipatu egiten dira, batez beste, 30 urte pasatxorekin, Europako batez bestekoa baino lau urte beranduago. Etxebizitzaren prezioak gehiegizkoak dira. Enplegu ezegonkorrak. Ziurgabetasun handia dago gure inguruan. Erakunde gisa, urrats sendoak eman behar ditugu testuinguru mesedegarriagoa sortzeko. Aldaketak ez dira gauetik goizera izango, baina ezin gara geldirik geratu. Gure gazteei laguntzea ildo estrategikoa izango da nire ekintza politikoan. Badakigu emantzipatzeko adina berantiarra dela eta emantzipazioa murrizten lagundu nahi dugu”.

Gasteizko alkategaiak gogorarazi duenez, proiektu hau gazteen emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategiaren barruan dago, eta barne hartzen du laguntza pertsonalizatuko zerbitzu horiek bultzatzea. “Eusko Jaurlaritzarekin hitz egingo dugu ahalik eta lasterren hitzarmena sinatzeko, bulego hau errealitate izan dadin beharrezkoa den aparteko finantzaketa errazteko”, amaitu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU