Prentsa Aretoa
2023/04/15
Beatriz Artolazabalek eskatu die herritarrei M-28an botoa ematera joateko, “abstentzioak muturreko alderdien alde baino ez duelako egiten”
Gasteizko Udalerako EAJ-PNVren hautagaiak esan du “hiriaren eta auzoen aurrerabiderako aukerarik onena garela. EAJ segurtasuna eta ziurtasuna emateko dago. Entzun, hitz egin, hitzartu eta atsedenik gabe lan egiten du pertsonen eta ekonomiaren alde”
“Sei aste ditugu gasteiztarrak konbentzitzeko aukera posible bakarra garela, aukerarik onena hiri honen, auzoen eta auzokideen interesak defendatzeko. Sei aste parte hartzera animatzeko eta etxean botorik ez geratzeko”. Mezu hori helarazi du Beatriz Artolazabal Gasteizko alkategaiak EAJ-PNVk herritarrei posta bidezko botoa errazteko hirian jarri dituen lau hauteskunde-bulegoen aurkezpenean. Artolazabalek azaroaren 28an hautestontzietara joateko eskatu die Euskadiko hiriburuko bizilagunei, abstentzioak muturrei baino ez dielako mesede egiten.
“Inkesten arabera, abstentzio handia eta erabaki gabeko pertsona asko daude. Zalantzan daudenei azaldu behari diegu zerbitzu publikoak, enplegua eta aurrerapen sozial eta ekonomikoa bermatzen dituen alderdia garela. Ziurgabetasunaren aurkako bermea. Eta botoa ematera joateko asmorik ez dutenei, argi eta garbi esan behar zaie abstentzioak muturretan daudenei bakarrik egiten diela mesede”, ziurtatu du.
Hautagai jeltzaleak uste du hauteskunde hauetan jokoan dagoena erabakigarria dela gelditu ezin den hiri baten etorkizunerako, norabide finkoan eta erabakitasunez aurrera egin behar duen hiri baten etorkizunerako. “Erantzukizun handia dugu orain hiri handi bat eraikitzen jarraitzeko. Harro sentitzen garen hiria, bizitzea, ekitea, ikastea edo lan egitea merezi duena. Norabide argia daukagu. Kohesioaren, justizia sozialaren eta garapen ekonomikoaren aldeko apustua egiten duen proiektua dugu. Alderdi honek urteak daramatza eredu hori bultzatzen, eta ezin dugu onartu hiri honetan apurtzea.”
Artolazabalek EAJ-PNV eredua aldarrikatu du, gai den bakarra delako ziurgabetasun uneetan, egonkortasuna, segurtasuna eta konfiantza eskaintzeko. Arrakasta eredu bat da, pertsonez arduratzen da eta ekonomiaz arduratzen da, entzute, akordio eta lankidetzatik. Alderdi arduratsua, esan duenez, Gasteizko orainerako eta etorkizunerako proposamen serioekin. Zarata eta kritika suntsitzailearen aurrean, Artolazabalek atsedenik gabeko lana, helburu argiak, anbizioa eta determinazioa eskaintzen ditu.
Ekitaldi horretan bertan, Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak botoa ematera joateko eskatu die herritarrei, hori ez egitea alde batera uztea baita. Ez bozkatzea politikan denok berdinak garela pentsatzea da. Baina errealitatea ez da hori. Politikan badira pertsonen bizitza hobetzeko, proposatzeko eta egiteko daudenak. EAJ-PNV. Eta, aitzitik, inoiz jarduten ez dutenak daude, kritikatzen dutenak, etorkizuneko proiektua zein den esaten ez digutenak. Ezetzetik ezetzera.
Susok hausnarketa eskatu du, boto-txartela hautestontzian utzi aurretik. Oso garrantzitsua da jakitea botoa nori eta zertarako ematen zaion. Pertsonei eta enpresei segurtasuna emateko edo ernegazioa eta tentsioa sortzeko.
ABBko presidenteak balioa eman dio EAJ-PNVren kudeaketa ibilbide luzeari eta ezberdinen arteko akordiorako gaitasunari. Gasteizko Udalean badugu horren adibide on bat. Koalizioan gobernatzen dugu eta hirirako proiektu garrantzitsuak atera ditugu, beste alderdi batzuen laguntzarekin. Nahi izan duten eta guztion onerako pentsatu duten horiena. Gero betikoak daude, kanpoan geratzen direnak, ez digutelako urik eman nahi. Hori ez da alderdi arduratsua izatea, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09