Prentsa Aretoa
2023/05/09
Beatriz Artolazabalek Gasteiz hiri digitala izateko estrategia aurkeztu du
"Gasteiz Digital" ekimena hiru eremuri eragingo dien plangintza izango da: ekonomia, zerbitzuak eta administrazio publikoa bera. “Herritarrek teknologia hori egunerokoan izatearen onura ikustea lortu behar dugu, baita beren ongizatean eta Udalarekin dituzten harremanetan”, adierazi du hautagai jeltzaleak
Gasteizko Udalerako EAJ-PNVren hautagai Beatriz Artolazabalek, Erdi Aroko Hiriguneko Enpresen Zentroaren aurrean, “gure lehiakortasuna areagotu, herritarren bizi-kalitatea hobetu eta kudeaketa eraginkorragoa izango duen administrazio bat lortzeko” Gasteizentzat estrategia aurkeztu du gaur, hiri digitala ekarriko duena. Teknologia berriak, digitalizazioa edo adimen artifiziala aspaldidanik bizi ditugun eraldaketak dira, eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz azkartu egin da horien guztien erabilera. “Tresnak eta teknologiak baditugu”, ziurtatu du. Datu-zentroak, 5G komunikazioak, gauzen interneta, adimen artifiziala edo zibersegurtasuna.
Artolazabalek esan duenez, errealitate horren aurrean ezin gara bazterrean geratu, eta ez gainera dugu nahi. “Aurrea hartu eta ahalik eta etekinik handiena atera nahi diegu bizi-kalitatea eta aurrerapena irabazteko ditugun tresna digital guztiei”. Horretarako, “herritarrek teknologia hori egunerokoan, ongizatean, zerbitzu publikoetan eta Udalarekiko harremanetan izatearen onura ikustea lortu behar da”, adierazi du. “Harreman azkarragoak, informazio eskuragarriagoa”.
Artolazabalek aurrerapauso bat eman nahi du, eta tresna guztiak jarri nahi ditu Arabako hiriburuaren eta bertako bizilagunen aurrerapenaren zerbitzura. Zehaztu duen estrategiak hiru eremu ditu ardatz: ekonomia, zerbitzuak eta administrazio publikoa bera.
Ekonomian, Smart Cities Berrikuntza Kluster berri bat sortuko dela iragarri du, enpresek, pertsona ekintzaileek, teknologia berrien arloko ikerketa- eta prestakuntza-zentroek eta Big Datan formakuntza eskaintzen duten UPV/EHU edo Deusto bezalako Unibertsitateek osatuko dutena. Kluster horrek hiriaren erronkak eta aukerak aztertuko ditu, eta, ondoren, irtenbide teknologikoak eskainiko ditu, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta klima-aldaketaren aurrean prestatzeko. Zerbitzuei dagokienez, hautagaiak konpromisoa hartu du sare indartsu, fidagarri eta seguruak ezartzeko, izan ere, “horiek gabe ezin izango diogu eraldaketa horri arrakastaz ekin”. Ildo horretan, komunikazioko, zuntzeko eta 5G sareetako azpiegiturak indartuko ditu, eta sentsoreak instalatuko ditu zerbitzuen kudeaketa hobetzeko, hala nola hondakinak, ura, trafikoaren erregulazioa edo argiteria.
Azkenik, Udalaren digitalizatzeari buruz hitz egin du, erakunde publikoa den heinean ere datuaren kulturara egokitu behar baita. “Horrek behar den ekosistema teknologikoa garatzea eta profil teknikoak egokitzea dakar, ekosistema digitalago horretan lan egiteko. Azken batean: etorkizuneko administrazioa”, ziurtatu du.
EAJ-PNVko hautagaiak azpimarratu du estrategia horren oinarrian pertsonak daudela, eta ez teknologia. “Proiektu ona izango da garapen digital handiago horrek herritarren beharrei azkarrago eta zehatzago erantzuteko balio izatea lortzen badugu. Ez da teknologia, pertsonak baizik. Sentsoreak, datuak aztertzeko sistemak, zuntz-sareak edo 5G sareak tresnak baino ez dira. Ez bagara gai arreta pertsonengan jartzeko, proiektu honek ez du etorkizunik. Giza eskalako eraldaketa da, inor baztertu behar ez duen eraldaketa”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09