Prentsa Aretoa
2023/05/12
Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzálezek pertsonei bizitza erraztuko dien administrazio hurbil eta arin bat bultzatzeko konpromisoa hartu dute
Gasteizko Alkatetzarako hautagaiak eta diputatu nagusi izateko hautagaiak zaratatik ihes egiteko eta hitza eta elkar ulertzea politika onerako tresna gisa garatzeko beharra defendatu dute
Beatriz Artolazabal Gasteizko alkategaiak eta Ramiro Gonzalez diputatu nagusi izateko hautagaiak beren erakundeen kudeaketa publikoa gidatuko duten balioak eta printzipioak zehaztu dituzte, eta “gardentasuna, modernitatea eta hurbiltasuna” azpimarratu dituzte politika onaren funtsezko elementu gisa. Artolazabalek ziurtatu duenez, herritarrek gehiago eskatzen dutenez, erakunde guztiek aurrera egin behar dute parte-hartze handiagoko ereduetarantz, eta gardentasunaren, hurbiltasunaren eta zorroztasunaren printzipioak sendotu behar dituzte. Zentzu horretan, bere gobernua kudeaketa onaren eta konpromiso publikoaren eredu izango dela esan du. “Printzipio oso argiak eta lan egiteko modu oso zehatzak dituen Alderdia gara. Taldean lan egiten dugu beti, lankidetza, zorroztasuna, gardentasuna eta hurbiltasuna oinarri hartuta. Horiek dira gure gakoak, gure printzipioak, eta horien gainean eraikitzen dugu gure ekintza politikoa”.
Alkatetza eskuratuz gero, administrazio moderno, parte-hartzaile, digital eta garden baten alde lan egingo duela iragarri du Artolazabalek. Kudeaketa zorrotza egingo du, eta aurrez aurreko arreta berreskuratuko du herritarrei arreta emateko zerbitzuetan. “Bizilagunek helarazten duten eskaera da, eta uste dugu, pandemiaren okerrena igarota, gure normaltasunera itzulita, garaia dela zerbitzua pentsatuta dagoen bezala berreskuratzeko. Aldez aurreko hitzordua beharrezkoa ez izateko, erakunde horrekiko harremanetan aukera bat baizik. Udal-zerbitzuak erabiltzeko beharra duten auzotarren eskubideak babestu behar dira”. Beste ekintza batzuk udal-lizentziak ematearekin eta epeak arintzeko beharrarekin lotuta egongo dira. Batetik, lizentzien ordenantza aldatuko da, jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpenak eskaintzen duen potentziala ahalik eta gehien handitzeko, eta, bestetik, bulego “espezifiko” bat sortuko da, teknikariek lagunduta. “Uste dugu bi neurri horiekin baimenak emateko epeak azkartzea lortuko dugula. Denbora murriztuko dugu proiektu batek aurrera egin dezan”, azaldu du.
Artolazabalek zarata eta polemikatik ihes egitea eta hitza eta elkar ulertzea politika onerako tresna gisa garatzea eskatu du. Akordioak eta erakundeen arteko lankidetzak emaitza onak dakarzkio hiriari. Hala, gogorarazi du Eusko Alderdi Jeltzalearen gobernu 8 urteetan Gasteizek 400 milioi euro baino gehiago jaso dituela, 345 Eusko Jaurlaritzaren eskutik. “Urkullu Lehendakariaren konpromiso irmoa hiri honekin eta bertako bizilagunekin. Badakizue akordioak bilatzen dituen emakume bat naizela, asko hitz egin eta entzuten duena. Eta bide horretatik jarraituko dugu”.
”Estilo bat duen taldea gara. EAJren estiloa. Zorroztasuna, seriotasuna eta hurbiltasuna. Zorroztasuna kudeaketa publikoan, kontu saneatuak, aurrekontu-oreka, urtez urte zorra murriztea lortu dugu. Gardentasun Politikorako Elkartearen arabera, Estatuko Udalik gardenena gara, eta estandar horiei eutsiko diet”, esan du.
Bestalde, Ramiro González Arabako diputatu nagusi berriro izateko hautagaiak nabarmendu du “EAJ-PNV buru duten erakundeen balio handietako batzuk pertsonekiko hurbiltasuna eta lotura direla, enpatiatik eta entzute aktibotik abiatuta”. Arabako Foru Aldundiak neurri zehatzak hartu ditu horri esker, hala nola Araba Irekia webgunea abian jartzea eta aurrekontu parte-hartzaileak.
Ildo horretan, agindu du foru erakundeak “izapide eta hizkuntza errazagoak eta eraginkorragoak jarriko dituela martxan, herritarrak gurekin bat egitera eta parte hartzera gonbidatzeko”. Zehazki, Foru Aldundiaren bulegoetan aurrez aurreko arreta hobetzeko konpromisoa hartu du. “Bereziki adineko pertsonengan pentsatzen ari gara, eta online edo telefono bidez gurekin harremanetan jartzeko zailtasun gehiago dituztenengan. EAJ-PNVk konpromisoa hartzen du erakundea herritarrengana gehiago hurbiltzeko eta foru administrazioarekin harremanetarako aldez aurreko hitzordua ezinbestekoa izan ez dadin formulak ezartzeko”, iragarri du Ramiro Gonzálezek.
Beste neurri batzuk “biztanle gazteenei” zuzenduta egongo dira, eta diputatu nagusigaiak agindu die tresna digitalak garatuko dituela foru erakundearekin harreman intuitiboagoa izateko, batez ere sare sozialen bidez. “Gazteenen lekuan jarriko gara eta euren hizkuntza berean hitz egingo diegu”, azaldu du.
Halaber, Ramiro Gonzálezek aurreratu du Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa “sinplifikatzeko” asmoa duela, “irisgarriagoa eta ulergarriagoa izan dadin, izapide eta hizkuntza konplexuagoak aldatuz”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09