Prentsa Aretoa
2023/07/14
Mikel Legarda: “Euskal garraioen azpiegiturak Euskadira ekartzea eskatzen jarraituko dugu”
Kongresurako Arabako hautagaia Gasteizen izan da, Senaturako hautagai Almudena Otaolarekin eta Lurraldeko Ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezekin batera
“EAJ-PNVk irmotasun osoz defendatzen du Euskadik Europako korridore atlantikoko komunikazio eta konektibitaterako funtsezko katebegi moduan duen posizio estrategikoa, euskal hiritargoaren eta bere sare ekonomikoaren defentsarako, Europan lurralde lehiakorra izan dadin. EAJ-PNVk defendatzen du garraio azpiegiturak diseinatu eta kudeatu behar direla zerbitzu ematen zaien pertsonak eta lurraldeak aintzat hartuz eta, horretarako, euskal administrazioak, euskal hiritargoarengandik hurbilen daudenak direnak izanik, eurek izan behar dituzte beren ardurapean garraioak diseinatzeko, garatzeko eta kudeatzeko eskuduntzak”. Hitz horiek esanda, Mikel Legarda Arabako diputatu eta berraukeratzera aurkezten den hautagaiak Madrilgo Kongresuan jarraituko du erreklamatzen Euskadiko garraio azpiegituren kudeaketa Euskadira ekarri behar direla: “Eta behin eta berriz egingo dugu hori, Euskadik garraio sistema intermodal eta integratua izan dezan hiritargoaren eta sektore ekonomikoaren beharrei zerbitzu eman diezaien”, ziurtatu du.
“Ibiltaria” eskulturaren ondoan, Gasteizko Arka plazan, gaur goizean elkartu dira EAJ-PNVren Kongresurako eta Senaturako Arabako hautagaiak Arabako Ahaldun Nagusia ere beren artean izan dela. Ramiro Gonzálek hitza hartu du ekitaldian eta nabarmendu nahi izan du Arabarentzat Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen egiten duen lanak, Arabako lurraldearentzat lortu diren inbertsioak balioetsiz. Hain zuzen ere, Vitoria-Gasteizko aireportuarentzat lortutakoa nabarmendu du euskal erakundeek eginiko lanari esker, baina baita Euskal Taldeak azken urteotan Madrilen egin duen lan handiari esker Forondak gaur egun oso egoera ona bizi duela azalduz. “Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen Foronda berriz zabaltzea lortu zuena Partido Popularraren arduragabekeriagatik aireportua hiltzen utzi zenean eta egunez zarratzeraino iritzi zenean. Mugako Ikuskaritza berreskuratzea ere lortu genuen, bai eta bidaiarien terminala eraberritzea ere”, gogoratu du, eta aitortu du halako ezer ez dela bat ere erraza izan “Madrilen ez da inoiz gure aireportuaren alde egiten, gobernuan dagoena dagoela. Dena da negoziaketaren eta presioaren ondorio, eta negoziaketa eta presio hori EAJrena da beti”. Ildo beretik gaineratu duenez “lan egiten jarraituko dugu gure aireportuak hazten jarrai dezan. Madrilen EAJ indartsua izanik –amaitu du- bermatuta baitago Arabaren interesen defentsa eta, oro har, bere garapen ekonomikoarena eta bereziki gure aireportuaren etorkizunarena”.
Almudena Otaolak, senatari eta kargua berritzeko hautagaiak, berretsi du berebizikoa dela EAJ-PNVk Madrilen ahots propioa izatea. “Aldiriko trenen eta azpiegituren transferentzia defendatuko duen ahotsa, abiadura handiko trenbidea albait arinen amaitzeko eta AHT Vitoria-Gasteiz eta Bilbora lur azpitik sartzeko akordioa lortu ondoren, Merkantzien korridore atlantikoari heltzea, Euskadiko hiru aireportuen kudeaketaren transferentzia eta garraio modu guztien irisgarritasun unibertsala, desgaitasuna duten pertsonek mugikortasunerako duten eskubidea bermatuz”, aldarrikatu du Otaolak.
Bideo erlazionatuak...
BIDEOA
2023/07/14
BIDEOA
2023/07/14
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09