Prentsa Aretoa

2023/10/02

Gerardo Bengoa, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria, Joseba Diezen ordez

Diezek Gasteizko Ganbera utziko du Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeko bozeramaile izandatu dutelako

rss Ezagutzera eman
Gerardo Bengoa, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria, Joseba Diezen ordez

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV legebiltzar-taldeak legebiltzarkide berri bat du. Gerardo Bengoa da (Vitoria-Gasteiz, 1960), Joseba Diez arabarra ordezkatuko duena. Joseba Diezek Gasteizko Ganbera utzi du, Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeko bozeramaile izendatu dutelako.

Gerardo Bengoa Administrazioko funtzionarioa da eta bere ibilbide profesionala bere zaletasun handiarekin uztartu du: kirola eta tradizioa. Horrela, herri kiroletako ekitaldien antolaketan aktiboki parte hartu du ia bizitza osoan, sokatiran eta pilotan esaterako. Arabako eta Euskadiko hainbat herri-kirol federazioren parte ere izan da.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU