Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2023/10/18

Izaskun Bilbao Barandikak gogorarazi du elkarrekiko errespetuak eta elkarrenganako aintzatespenak baino ez dutela ekialde hurbilean bakea ekarriko

EAJ-PNVko diputatu andreak Europar Batasunaren inplikazioa defendatu du Hamasek urriaren zazpian egin zuen atentatu gaitzesgarriak ekialde hurbilean eragin duen krisia deseskalatzera begira

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbao Barandikak gogorarazi  du elkarrekiko errespetuak eta elkarrenganako aintzatespenak baino ez dutela ekialde hurbilean bakea ekarriko

ARGAZKIA JAITSI

"Basakeriaren aurrean, besteen ankerkeriak, gizagabekeriak eta lotsagabekeriak norberarena justifikatzen eta barkatzen ez duten usteak batzen gaitu", esan du. Printzipio horiek babesteak dakar "muturreko alderdiek bultzatzen duten indarkeria-zurrunbiloaren aurrean, bi estaturen konponbidean tematzea, elkarrekiko errespetuan eta aitorpenean oinarrituta, eta hori da,hain zuzen, bakearen ernamuina".

Bilbao Barandicak Europa geopolitiko baterantz aurrera egiteari buruzko eztabaida batean garatu du tesi hori, eta gaur goizean jorratutako gai guztiak bezala, Gazako hiriburuan Al Hali ospitalearen bonbardaketaren ondoren ekialde hurbileko egoera gogortu izanak markatu du. Goizari hasiera emateko, krisi honi buruzko eztabaida egin da. Europa geopolitikoari buruzko eztabaidak hainbat aipamen egin dizkio gai horri; izan ere, Batasunaren presentzian aurrera egiten jarraitzeko biderik onena aztertzea zuen helburu, eragile garrantzitsu gisa, beste espazio eta ikuskera geopolitiko batzuek espazioa eta eragina irabazten duten mundu batean.

EAJ-PNVko ordezkariak balioa eman die Batasunaren posizio globalean eman diren aurrerapausoei, Europako legegintzaldi honetan ezarri diren krisi handien aurrean erantzun sinesgarri eta koherente batek bultzatuta. "Bide beretik jarraitu behar da, adierazi du, kanpo-ekintza komun batean sakondu eta Afrikan edo Latinoamerikan gure jarduna hobetu. Munduan erreferentzia izan gara pandemian, gure zientzia eta eredu soziala prestigiatuz, txertoa lortuz eta banaketa eredugarria bultzatuz. Berreskuratze plan eraldatzaile bat abian jarriz, iraunkortasunaren arloko top mundialera eraman behar gaituena. Ukrainaren inbasioari emandako erantzunak zirkulu bertutetsu hau osatu du ziurtatuz gu garela munduko eskualde onena oinarrizko balio eta eskubideekiko errespetua gorpuzten duena".

Ekialde hurbilean zabaltzen ari den krisi berriaren aurrean, Izaskun Bilbaok "berriro giza balioak eta oinarrizko eskubideak errespetatzera" animatu du, hori baita Hamasek urriaren 7an egindako ekintza terrorista gaitzesgarriak eragindako krisiari bakea eta irtenbideak emateko gakoa. Basakeriaren aurrean, besteen ankerkeriak, gizagabekeriak eta lotsagabekeriak norberarena justifikatzen eta barkatzen ez dutela uste izateak batzen gaitu. Oinarri horrek argitu zuen Europar Batasuna, eta drama hau deseskalatzeko egin dezakegunaren gakoak adierazten ditu".

Euskal eurodiputatuak printzipio horrekin koherenteak diren ekintzak zerrendatzen jarraitu du, hala nola "Hamasen terrorismoa gaitzestea, konplizeei eta haien interesei mozorroa kentzea, Israeldarren eta arabiarren arteko elkarbizitza eragoztea besterik ez baita. Halaber, Israelek bere burua defendatzeko eta erantzun horrek gatazka-eremuetan zibilak babesten dituen nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespeta dezan eskatzeko eta kontrolatzeko duen eskubidea babestea. Biztanleria zibilari erasotzea, oinarrizko hornidurak kentzea edo laguntza humanitarioa blokeatzea, zalantzarik gabe, nazioarteko legediaren urraketa da".

"Horrela eraikitzen da,amaitu du, benetako Europa geopolitikoa, printzipioak eta balioak elkarren artean babestuz,alegia. Muturrek bultzatzen duten indarkeria-zurrunbilo horri aurre eginez, bi estaturen konponbidean tematuz,elkarrekiko errespetuan eta aitorpenean oinarrituta, horixe baita bakearen ernamuina".