Prentsa Aretoa
2023/10/23
Suteen prebentzio eta itzaltzalketako eta salbamenduko euskal zerbitzuen Legeak sektoreko aldarrikapenak jasoko ditu
“Legeak akordio zabala izango du, eta lortu dugu kidego horietako profesionalentzako funtsezko gai batzuk jasotzea”, azaldu dute Estibaliz Larrauri EAJ-PNVko legebiltzarkideak eta Txarli Prieto PSE-EEkoak
Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko euskal zerbitzuen Lege berriak modu koherente eta kohesionatuan arautuko ditu gaur egun dauden mota horretako zerbitzu guztiak –26 parke hiru euskal hiriburuen eta hiru foru aldundien titulartasunpean–, erakunde bakoitzaren autonomia, erabakitzeko ahalmena, berezitasuna eta eskumenak errespetatuz.
aur goizean, Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egindako lege-proiektuari aurkeztutako zuzenketak aztertzeko ponentzia egin da. Bilera honetan, gehiengo handi batek erabaki du Arauak sektoreko profesionalen aldarrikapen nagusietako batzuk jasotzea.
“Akordiorako borondatea egon da, eta alde guztiek egin ditugu lagapenak Legerik onena izatea ahalbidetuko duen ituna lortzeko”, ziurtatu dute Estibaliz Larrauri EAJko legebiltzarkideak eta Txarli Prieto PSE-EEkoak. Arauak “herritarrei zerbitzu hobea ematen lagunduko digu, eta kidegoek beren lana garatzeko gakotzat jotzen zituzten lan-arloko gaiak ere sartuko ditu” azaldu du.
Lege berriaren helburua da, besteak beste, berdintasunaren arloan aurrera egitea suteak itzaltzeko zerbitzuetarako sarbidean, lanpostuak betetzean eta barne-sustapenean. Izan ere, gaur egun emakume suhiltzaileek ordezkaritza txikia dute plantilletan. Arau berriaren arabera, erakundeek sustapen-plan espezifikoak jarri beharko dituzte abian, emakumeek kidegoetan duten presentzia bermatzeko, eta EPEek plazen % 25 eta % 40 artean gorde beharko dituzte emakumeentzako.
Legearen beste berrikuntza nagusietako bat suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuetako erakunde arteko batzordea indartzea izango da. Batzorde horretan erakunde guztiak eta ordezkaritza handiena duen elkarte profesionala egongo dira ordezkatuta.
Suhiltzaileak, gainera, "agintaritzaren agentetzat" hartuko dira, eta eskala eta lerro hierarkiko bakarrean integratuko dira. Estatutu-araubide berria ere izango dute, eta lehen aldiz arautuko da EAEko lege batean EAEko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren ziurtagiria beharko duten enpresetako suteak itzaltzeko zerbitzuen existentzia.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09