Prentsa Aretoa
2023/10/31
EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko akordioa, 2024an euskal administrazioek garraio publikoaren hobariari eutsi diezaioten
EAJ-PNVk eta PSE-EEk adostu berri dute 2024an, eta euskal administrazio eskudunen kontura, garraio titulu pertsonalizatuen eta abonuen tarifetan %20ko hobaria aplikatzen jarraitzea. Horretarako, alderdi biek hitzeman duten konpromisoaren arabera, beren ordezkariek baiezkoa bozkatuko dute edo Euskadiko Autonomia Erkidegoaren administrazioetan autonomia-, foru- eta toki-eremuetan bideratuko dituzte bideratuko dituzte helburu hori lortzeko beharrezkoak diren finantza- eta aurrekontu-tresnak, bai eta abian jarri beharreko guztiak ere, garraio operadore bakoitzean hobariaren aplikazio praktikoa egokitzera begira.
Estatuko Gobernuak, 2024an ere, EAEko administrazio publiko guztietan garraio publikoko zerbitzuetako abonuen kostuaren %30eko deskontua egiteko laguntzari eusten badio, arestian esandako hobaria aurreko laguntza horren osagarri izango da, eta, kasu horretan, bidaiarien garraio publikoaren erabilera intentsiboa sustatuko duten titulu eta abonuen %50eko hobaria lortuko litzateke.
EAJ-PNVk eta PSE-EEk beharrezko jotzen dute neurri eraginkorrak hartzea Ukrainako gerrak, Ekialde Hurbilean piztu den krisiak, interes-tasen igoerak eta elikagaien garestitzeak familia-ekonomietarako ekarri dituzten ondorioak arintzeko. Ildo horretan, garraio publikoaren arloko konpromisoak gai estrategiko dira akordio hau sinatzen dugun alderdi biontzat.
Mugikortasun jasangarriaren eta bidaiarien garraio publikoaren alde lan egiten jarraitu nahi dugu, klima aldaketari aurre egiteko orduan garraio politikak duen garrantzia eta irizpide sozialak aintzat hartuz eta garraio publikoaren sistema efiziente eta jasangarria izan dezagun. Garraio publikoari emandako laguntzek, gainera, bidaiarien kopurua igotzea ekarri dute, eta garraio publikoaren aldeko pedagogia egiten lagundu dute, ibilgailu pribatuaren aldean. Horregatik, lanean jarraituko dugu Euskadiko herritarrak garraio publikoaren erabilera horretan finkatzeko eta lurralde osoa egituratuko duen mugikortasun-sistema iraunkor eta eraginkor bat izan dezagun.
Irizpide horiek oinarri hartuta, garraio-abonuen prezioa murriztuko dugu 2024an, eta, aldi berean, elkarlanean arituko gara garraio publikoaren erabilera intentsiboa eta egoera pertsonal sozio-ekonomikoa eta premia bereziak dituzten kolektiboen egoera kontuan hartuko dituen tarifa-sistemarantz igarotzeko neurriak aztertu eta abian jartzeko.
Bilbon, 2023ko urriaren 31n
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09