Prentsa Aretoa
2023/11/08
EAJk gaitzesten du Hamasek Ivan Illarramendi euskal herritarra eta haren emazte Loren Garcovich txiletarra erail izana
Talde terroristak bahitutako pertsonak berehala eta baldintzarik gabe askatzeko eskatu du alderdi jeltzaleak, eta irmotasun osoz arbuiatu du Israelek Gazan egindako eraso militar bereizi gabea
EAJ-PNVk gaitzetsi nahi du Hamasek Ivan Illarramendi euskal herritarra eta haren emazte Loren Garcovich txiletarra erail izana, talde terroristak bikotea bizi zen kibutzaren aurka iragan urriaren 7an egindako erasoan, Espainiako Gobernuko Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez. Alderdi jeltzaleak dolumin mezurik zintzoena luzatu nahi dio bien familiari une tragiko eta mingarri honetan. Era berean, Hamasek bahitutako pertsonak berehala eta baldintzarik gabe askatzeko erreklamatzen dugu.
Halaber, erabat gaitzesten dugu Israelek Gazako lurraldean abian jarri duen eraso militar indiskriminatua, nazioarteko araudia urratzen baitu eta gazako biztanleria zibila arrisku larrian jartzen baitu, baldintza guztiz bidegabeetan jartzeaz gain.
Nazio Batuen erakundeari, Europako Batasunari eta ,oro har, nazioarteko komunitate osoari eskatzen diegu berehala eta erabakimen osoz gatazka honen konponbidean esku hartzea gatazka geldiarazteko eta Israel eta Palestinar herrietan eragiten ari den sarraskiari amaiaera emateko.Tartean diren eragile guztiak premiatzen ditugu atzerapenik gabe eta atsedenik gabe bakea lortzeko lana egitera, NBEren Ebazpenetan oinarri harturik. Nazio Batuei eta EBri eskatzen diegu erabakimenez jardutea biztanleriaren sufrimenduari amaiera emateko, mugak zabalduz laguntza humanitarioa emateko plana berehala abian jartzea eta su eten iraunkorra ahalbidetzea
Gertakari odoltsu hauek gatazkaren konponbide iraunkorra eskatzen dute, israeldarren eta palestinarren bizikidetza baketsua ahalbidetuko duena, Israelentzako muga seguruetan eta Palestinako herriak estatu burujabe bat sortzeko duen eskubidean oinarrituta.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09