Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/03/03

Imanol Pradales: “Osakidetzaren esentzia babestuko dugu, bere profesionalak, gehien behar dugunean arretarik onena jasotzeko”

EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek Vitoria-Gasteizen hitzeman du pandemiak osasun sisteman utzi zituen zauriak sendatzen jarraituko duela, eta osasun emozionalean ere fokua jarri beharra aldarrikatu du: “Ziurgabetasunez eta izualdiz betetako mundu honek hainbat pertsonari eragiten die mina, eta lagundu egin behar diegu. Nagusi asko dira nahi ez duten bakardadea sufritzen dutenak, eta kalte emozionala eragiten die horrek. Halaber,gazte asko ere badira estresaren, antsietatearen edo depresioaren mende”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Osakidetzaren esentzia bere profesionalak dira, lasaitasuna ematen digun enpatia, eskurik onenetan gaudela sentiarazten diguna. Enpatia ere bada gure osasun zentrora joatea eta gure medikuarekin edo pediatrarekin egotea. Bai eta, gehien behar dugunean, asistentzia arin eta eraginkorra jasotzea ere. Horixe da babestuko dugun esentzia, EAJren aldetik hobetzea hitzematen duguna. Pandemiak min egin digu eta zauriak utzi dizkigu. Zauri horiek sendatzea hitzematen dugu”. EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek gaur goizean Txagorritxuko AUOaren aurrean hitzeman du Osakidetzako profesionalen laguntzarekin jarraituko duela osasun sistema hobetzen. Era berean nabarmendu du euskal gizartearen osasun emozionalari arreta jartzearen garrantzia.

Pradalesek gogoratu du Txagorritxu ospitalea hobekuntza prozesu batean murgilduta dagoela gaur egun. Ospitalea handitzeko lanak egiten ari dira, bi fase berri burutuko dira 86 milioiko inbertsioarekin, hainbat solairutan zerbitzuak modernizatzeko, hala nola erradiologia eta errehabilitazioa. Aldi berean, eraikin berri bat egingo da askotariko zerbitzuak eta espezialitateetako probak egiteko, hauen artean doitasunezko tratamenduak eta ospitaleratze probak. “Baina ez gara horrekin konforme geratuko. Osasunean inbertitzen jarraitu behar dugu, Osakidetzako profesionalen eskutik egin behar dugu. Eta baita, gure gizartearen osasun emozionalari kasu eginez”, adierazi du. “Bizitzea tokatu zaigun ziurgabetasunez eta izualdiz betetako mundu honek hainbati eragiten die samina. Lagundu egin behar diegu. Nagusi askok nahi ez duten bakardadea sufritzen dute eta kalte emozionala eragiten die horrek. Hainbat gazte ere badira estresaren, antsietatearen edo depresioaren mende. Eta ikusten hasi gara teknologia berriek eta sare sozialek haurrengan duten eragina. EAJren aldetik, horien guztien ondoan egongo garela hitzematen dugu, beren osasun emozionala hobetzeko tresnak eta baliabideak eskainiz. Osasunean inbertitzea eta gure osasun sistema hobetzea gure lehentasun nagusiena delako”, amaitu du.

Txagorritxu AUOaren ondoan adierazpen hauek egin aurretik, Pradalesek EAJ-PNVko ordezkariekin batera parte hartu du, Martxoaren 3ko biktimen omenez , Vitoria-Gasteizen 1976an eragin ziren zoritxarrezko gertakarien 48. urteurrenaren kariaz egin den lore eskaintzan.

 

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU