Prentsa Aretoa
2024/04/15
Konfiantza eskatu dio EAJ-PNVk euskal gizarteari, Euskadin gaur dugun ongizate mailari eutsi ahal izateko
Arabako zerrendaburu Joseba Díez Antxustegik euskal gizarteari eskatu dio “daukan Herria balora dezala eta, gustuko badu, Euskadiren eraikuntza nork lideratzen jarraitu behar duen hausnar dezala”
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
EAJ-PNVk Araban aurkezten duen zerrendan lehen tokian doan Joseba Díez Antxustegiren esanetan “apaltasun osoz, konfiantza eskatzen diogu euskal gizarteari”, azken lau hamarkadatan lortutako ongizate mailari eutsi ahal izateko. “Ibilbide bat daukagu, esperientzia, ondo prestatutako lantaldea, etorkizuneko erronkei ilusioz beteta heltzeko, Herri hau eraikitzeko azken berrogei urteotan egin dugun bezala”, adierazi du gaur goizean Amurrion egin den ekitaldi politikoan.
Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea eta Arabako hautagaiak ondoan izan dituela, Joseba Díez Antxustegik euskal gizarteari eskatu dio “daukan Herria balora dezala, eta gustuko badu, Euskadik etorkizunera begira izango dituen erronken ardura noren eskuetan utzi nahi duen plantea dezala. Herri honen eraikuntza lideratu dutenen eskuetan, denontzat gobernatuz, euskal gizartearen eskutik aurrera eginez eta arazo eta zailtasunei irtenbidea emanez, berrikitan izan ditugunak bezalakoak, edo, bestela, arazoak konpontzetik baino, sortzetik hurbilago egon direnen eskuetan”.
Talde jeltzaleak Araban aurkeztuko duen zerrendaburuak gogora ekarri duenez “EAJ-PNV izan da Euskadin azken berrogei urteotan erakundeen eraikuntza lideratu duena, herrigintza ekonomiko eta soziala, eta egin du euskal gizartearen eskutik arazoei aurre eginez. Bide hori eginez iritsi gara gaur bizi maila altua daukagun Euskadi honetara, arazoak sortu ahala gaindituz”.
Azkenik, Joseba Díez Antxustegik adierazi duenez EAJ- PNVk “gaur egungo arazoak aitortzen ditu eta hitzematen du Euskadik etorkizunera begira dituen erronkei aurre egiteko prest dagoela”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09