Prentsa Aretoa
2024/05/14
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidente aukeratu dute berriro, gehiengo osoz
EAJ-PNVk Jon Aiartzarekin osatu du bere ordezkaritza Legebiltzarreko mahaian, lehenengo idazkaria izango da
Eusko Legebiltzarraren XIII. legegintzaldia abian jarri da ofizialki, Gasteizko Ganbera eratu eta Bakartxo Tejeria presidente hautatu ondoren, gehiengo osoz eta lehenengo bozketan. EAJ-PNVko ordezkaria izango da lau legegintzalditan kargu hori beteko duen lehena, eta jeltzaleen zein PSE-EEren babesa izan du. Hau da, gehiengo osoa lortu du lehen itzulian. Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeak ere bere ordezkaritza osatuko du Legebiltzarreko Mahaian Jon Aiartza Lehenengo Idazkaritzan izendatuz. Bakartxo Tejeria EAJ-PNVko legebiltzarkidea da 2001etik, eta Gasteizko Ganberako presidentea izan da 2012tik.
Bere hitzaldian, Bakartxo Tejeriak honakoa adierazi du aukeratua izan ondoren: “Gaur, Eusko Legebiltzarraren hamahirugarren legegintzaldiari hasiera ematen diogu. Herri honekiko konpromisoa berritzen dugu; gure eserlekuak hartzen ditugu, horrek dakarren ohorearen eta erantzukizunaren jakitun. Ohorea, Legebiltzar honetan euskal herri-burujabetza dagoelako; gu –legebiltzarkideok- euskal herritarren legezko ordezkariak izateko hautatuak izan gara. Eta erantzukizuna, gure betebeharra baita Herriaren eta herritarren borondatea errespetatzea eta errespetaraztea”.
Legebiltzarreko eraketak 75 legebiltzarkideek (EAJ-PNVko 27) karguaz jabetu direla ziurtatu du. Bakartxo Tejeriaz eta Jon Aiartzaz gain, Eusko Legebiltzarra eratzeko saioan, Imanol Pradales (Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan EAJren Bizkaiko zerrendaburua eta lehendakarigaia)nabarmendu da. Joseba Diez Antxustegi ere talde parlamentarioaren bozeramaile gisa estreinatu da.
Gainera, Euzko Alderdi Jeltzaleko ordezkari politiko eta instituzional ugari izan dira legegintzaldia martxan jartzeko ekitaldian. Horien artean, EBBko presidente den Andoni Ortuzar.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09