Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Prentsa Aretoa

2025/02/11

EHBilduk gobernatutako udalaren kudeaketa ekonomiko irregularra salatu du EAJ-PNV Aramaiok

Udal talde jeltzaleak salatu du Kultur Etxeko bi langilek 12 urte daramatzatela lan kontraturik gabe

rss Ezagutzera eman
EHBilduk gobernatutako udalaren kudeaketa ekonomiko irregularra salatu du EAJ-PNV Aramaiok

ARGAZKIA JAITSI

“2024tik, Kultur Etxea kudeatzen duen enpresak, Ostadar S.C.k, fakturak jaulkitzen ditu, inolako kontraturik gabe. EHBilduk 12 urte daramatza kontratua lizitaziora atera gabe, idazkari-kontu-hartzaileak behin eta berriz eragozpen-txostenak egin arren. Dirudienez, 12 urtetan gobernu taldea ez du astirik izan edo ez da gai izan legeak eskatzen duena egiteko” hitz horiekin salatzen zuen EAJ-PNV udal taldeak Aramaioko Kultur Etxeko langileen lan egoera.

Udal talde jeltzaleak jakitera eman duenez, “egoera hori salatzen duten idazki anonimo batzuekin lehertu da hori guztia duela gutxi, EAJ/PNVk ezagutzen ez zuena, eta, jakina, ez dugu parte hartu horri buruz hartu diren eta hartzen ari diren erabakietako batean ere”. “Antza denez — gaineratu dute — EHBilduko gobernu-taldearen eta langile horien artean negoziazioak izan dira, baina, noizbait, negoziazio horien hausturak agerian utzi du egoera hori guztia".

Otsail honetako Udalbatzarrean, EAJ-PNVko udal-taldeak espediente honi buruz dagoen informazio guztia eskatu dio gobernu-taldeari, egoera horretan dauden pertsonekin konponbide bat negoziatzeari buruzko dokumentazio barne, bai eta egindako bileren akta eta gobernu-taldeak langile horiekin hartutako konrpromisoak ere.

“EAJ-PNVren ustez hipokrita da EHBilduk 12 urtez bi langile kontraturik gabe mantentzen dituen jarrera, eta aldi berean, lan-baldintza duinen defentsaren eta emakumeen lan-diskriminaziorik ezaren bandera jasotzea” adierazi dute.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.