Prentsa Aretoa
2025/05/29
EAJ-PNVk ohartarazi duenez, "EH-Bilduren kudeaketa faltak Aiarako elkarteak zigortzen ditu berriro"
Udalerriko gizarte-, kultura- eta kirol-erakundeek 2024ko dirulaguntzen bigarren ordainketa kobratu gabe jarraitzen dute, ekaina hastear dagoela

EAJ-PNVk Aiarako Udalean duen udal-taldea oso kezkatuta agertu da lidergo politikorik ez dagoelako eta EH-Bilduk osatutako gobernu-taldeak tokiko elkarteekiko duen sentsibilitate eskasa dela eta. Ekaina hastear dela, udalerriko erakundeek ez dute jaso 2024ko dirulaguntzen bigarren ordainketa.
"Atzerapen hori justifikaezina da, elkarteek ezin dutelako funtzionatzen jarraitu Udalak bere konpromisoak betetzen ez baditu. Desantolaketaren eta lidergo politiko faltaren beste adibide bat da", deitoratu du Gentza Alamillo bozeramaile jeltzaleak.
Izan ere, EAJ-PNVk gogorarazi du 2024an lehen ordainketa hilabeteko atzerapenarekin egin zela, urrian, eta orain, plangintzarik ezak kalte egiten diela udalerriko kultura-, gizarte- eta kirol-jardueraren zati handi bati eusten diotenei.
"Aiarako elkarte-ehunarekiko gobernu-taldeak duen sentsibilitate eskasa kezkagarria da. Erakunde horiek bizitza komunitarioaren motorra dira, eta Udalaren aldetik tratu duina eta arduratsua merezi dute", azpimarratu du Alamillok.
Horregatik guztiagatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak eskatzen du bigarren ordainketa berehala egin dadila eta kudeaketa-mekanismo zorrotzagoak eta aurreikusgarriagoak ezar daitezela, egoera hori hurrengo urteetan errepikatuko ez dela bermatzeko.
"Aiarak norabide argia behar du. Ezin da gobernatu plangintzarik eta erantzuteko gaitasunik gabe. Lidergo politiko falta nabaria da, eta ondorioak bizilagunek ordaintzen dituzte beti", bukatu du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
Araba
2025/07/12
GASTEIZ
2025/07/04
Araba
2025/06/30
Araba
2025/06/27
Araba
2025/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22