Berriak
EBB
2020/07/01
Hurrengo legealdian Euskadiko langabezia tasa berriz ere %10etik jaistea hitzeman du Urkullu
Lehendakari eta Arabako zerrendaburuak Gasteizko ekitaldi batean iragarri du ekonomia suspertzeko 10.000 milioi euroko plana abian jarriko duela, beste hainbaten artean, enplegua sortzeko inbertsio ekimen intentsiboak bultzatzea xede
EBB
2020/06/29
Urkullu: "Euskadik krisiari erantzun irmoa eman diezaion, ezinbestekoa da parte hartze handia: inoiz baino garrantzitsuagoa da U-12an bozkatzera joatea"
Lehendakariak Oionen azpimarratu du berebizikoa dela hurrengo Eusko Jaurlaritzak gehiengo sendoa izatea “zain ditugun erronkei aurre egiteko” eta hainbat arinen “ekonomia eta enplegua berroneratzeko plana abian jartzeko”
EBB
2020/06/27
"Etorkizunerako proiektua izango duen Jaurlaritza sendoa" eskaintzen die Urkulluk euskal herritarrei "gaur bizi dugun egoera latzari" aurre egingo diona
Laudion egin den ekitaldian, “mobilizatzera” deitu ditu Ortuzarrek EAJ-PNVko alderdikideak, eta inkestek eragin lezaketen “somnifero efektuaren kontra” ohartarazi nahi izan ditu
EBB
2020/06/26
Urkulluk talka-plana lideratuko duela hitzeman du, 30.000 gazteri enplegu bat eta lehen lan esperientzia ahalbidetzera begira
Gazteekin egin duen topaketan, Lehendakariak nabarmendu du bere helburuetako bat dela Euskadiko gazteen emantzipazio adina bi urte jaistea, kolektibo honentzat aurrera eramango diren Enplegu eta Etxebizitza planen bidez
EBB
2020/06/25
EAJ-PNVk Gernikako Arbolaren azpian hitzeman du Euskadi berriz ere zutik jarriko duela: "Berreraikitzeko lana uztailaren 12an hasiko da"
Ortuzar, Urkullu, Tejeria eta Arrizabalagak Aritz Zaharraren ondoan aldarrikatu dute Euskadiren Aldeko Jarduna, autogobernuan sakontzera begira, pandemiak ekonomian eta enpleguetan eragin duen krisiari aurre egiteko funtsezko tresna gisa
EBB
2020/06/24
Urkulluk “Euskadi berriz ere zutik jartzeko” hauteskunde egitasmoa jarri du euskal gizarte osoaren zerbitzura
Bost herri-konpromiso hitzemateko 428 orrialdeko agiria aurkeztu du EAJ-PNVk. Konpromisoa enpleguarekin, berrikuntzarekin, klimarekin,gazteriarekin eta osasunarekin
EBB
2020/06/13
Pandemiaren ondorioei aurre eginez EAJ-PNVk “Euskadi zutik jartzeko” hartu duen erabakia helarazi nahi diote Urkulluk eta Ortuzarrek gizarteari
‘Euzkadi Zutik ¡Saldremos!‘ izango da talde jeltzaleak uztailaren 12ko Euskadiko Hauteskundeetara eramango duen goiburua
EBB
2020/05/19
Ortuzarrek oposiziokoen erantzuna gaitzetsi du: “Atzo hauteskundeak zentzugabekeria ziren, gaur kanpaina luze eta oldarkorra nahi dute”
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gogora ekarri duenez Euskadiko hauteskundeak “bi hilabete barru” egingo dira eta konbentzituta esan du euskal hiritarrek uztailaren 12an berme guztiekin bozkatu ahalko dutela “beraiek nahi dutena”
EBB
2020/05/09
EBBren komunikatua, Schumanen Adierazpenaren 70. urteurrena dela eta
XX. mendearen lehen erdia izugarri nahasi eta dramatikoa izan zen Europan, milioika heriotza eragin zituen pandemiak utzitako ondorioekin, New York-eko ‘crash‘ ekonomikoak ekarri zuen krisialdiarekin eta, azkenik, Europako hiritarrak elkarren aurka borrokatzera eraman zituzten eta gure kontinentearen eremu handiak suntsitu zituzten bi Mundu Gerrekin. Testuinguru lazgarri hartan, eta une hartako egoera politiko, ekonomiko eta sozial penagarriak guztiz traumatizatuta utzi zuen Europa baten aurrean, Robert Schuman Frantziako Kanpo Gaietarako Ministroak adierazpen bat irakurri zuen 1950eko maiatzaren 9an. Adierazpen horrek ordutik bere izena darama, eta ez zuen soilik Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Komunitate bat sortzea proposatzen, baizik eta baita Europa batua eratzea ere, lankidetzan eta elkartasunean oinarritua, mundu osoko bakea berrezartzen laguntzeko balioko zuena. Diskurtso politiko hura gaur egun ezagutzen dugun Europaren sorreraren jatorritzat hartu zen, eta, horregatik, Europako Kontseiluak, 1985eko Milango Goi Bileran, maiatzaren 9a Europaren Eguna izendatzea erabaki zuen
EBB
2020/04/15
EBBk Batzar Nagusiko kideei jakinarazi die barne hauteskunde prozesua bertan behera geratu dela koronabirusaren krisiaren ondorioz
Euzkadi Buru Batzarra eta Herrialde Buru Batzar berriak aukeratzeko barne prozesuaren lehen hautespen aldia maiatzaren 18an hastea aurreikusita zegoen. Prozesua albait arinen hasiko da, egoerak aukera hori eman bezain laster
EBB
2020/03/07
Urkullu “gogotsu, betiko konpromiso sendoarekin eta betiko ilusioarekin” aurkeztuko da berrautaketara
Gasteizko Europa Jauregian egin da gaur Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeetara EAJ-PNVk eramango dituen zerrendak osatzen dituzten 38 emakumeak eta 37 gizonak aurkezteko ekitaldia. “Jokoan dugu Euskadiren etorkizuna, dena eman behar dugu kanpaina honetan. Mobilizazioa!”, aldarrikatu du Ortuzarrek
EBB
2020/02/24
Urkullu: “Euskadi bidezkoagoa, solidarioagoa eta batuagoa eraikitzen jarraituko dugu etengabe hobetzeko asmoari eutsiz, konformismoan erori gabe eta egindakoa hausnartuz”
Lehendakari eta EAJ-PNVk berrautaketarako aurkeztuko duen lehendakarigaiak alderdikide jeltzaleei eskertu die gaur berretsi dioten konfiantza eta “barne demokrazian eta parte hartzean eredugarri izateagatik”