Prentsa Aretoa

2014/11/29

Gorka Urtaranek sektore industrialaren alde egiten duen apustu irmoa adierazi du krisialditik irteteko bidea delakoan

Vitoria-Gasteizeko Alkatetzarako hautagai Gorka Urtaranek berretsi egin du EAJ-PNV alderdiak sektore industrialaren alde egiten duen apustua, krisialdi ekonomikotik irteteko ezinbesteko bidea den neurrian.

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaranek sektore industrialaren alde egiten duen apustu irmoa adierazi du krisialditik irteteko bidea delakoan

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Jundiz industrialdean kokatuta dagoen EGA Master enpresara egin den bisitan deitoratu du Maroto alkatea ez dela industria indartzeko eta enplegua suspertzeko ezer egiten ari.

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaiarekin eta Andoni Ortuzar eta Pilar García de Salazar, hurrenez hurren Euzkadi Buru Batzarraren Presidente eta Idazkariarekin eta Xavier Agirre Araba Buru Batzarraren presidentearekin batera egin duen bisitan, Vitoria- Gasteizeko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez “etorkizuneko sektore ekonomikoen aldeko apustua egin behar da- hauen artean industria- inbertsioaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez lehiakorrago eginez.Horrela lortuko dugu gure hiriarentzat etorkizun baikorra bermatzea”.

Urtaranek azpimarratu egin du EAJ-PNVk Vitoria-Gasteizeko udalean proposatu dituen ekimenak “EAJ-PNV izan da- esan du Urtaranek- lau urteotan industriaz arduratu den bakarra. Legegintzaldi honetako lehen egunean bertan Toki Enplegu Plana aurkeztu genuen ADOSLAN izenpean, gero Enplegu Ponentziaren sorrera eta garapena bultzatu genuen, eta gu izan ginen Industriaren Batzorde Sektorialaren sorreraren arduradunak ere”.

Horren aurrean, Urtaranek salatu egin du Alderdi Popularraren aldetik esparru honetan ez dela proposamenik egin, ezta jarduerarik martxan jarri ere. “Maroto alkateak soberan erakutsi du ez duela ekimenik ezta arlo ekonomikoan kudeatzeko gaitasunik ere, krisialdi honetatik gure enpresa sarearen eskutik irten ahal izateko” adierazi du. Urtaranek azaldu duenez “Alderdi Popularrak industria sustatzeko lana egin beharrean eta horren ondorioz, enpleguaren alde egin beharrean, 2015 urtean %40 igo nahi du Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga”.

Bere aldetik Arabako Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak bere hitzaldian azpimarratu du enpresen, ekintzaileen, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen ondoan egoteko beharra, une honetan bizi duten momentu latzean.

Hautagai jeltzaleak ulertzen du babes hau lau ardatzetan oinarritzen dela, horietako lehena da egonkortasun politikoa, ezinbestekoa, eta hurrengo legegintzaldian produzitu behar dena: “Azken lau urteotan ezinezko izan da. Alderdi Popularreko foru gobernua saiatu ere ez da egin, eta ez da sustapen ekonomikoaren eta enpleguaren inguruko akordioa lortzeko gai izan”.

Ramiro Gonzalezek beharrezko jo duen bigarren ardatza da enpresek egonkortasun fiskala izatea, marko egonkorra,alegia, “Duela gutxi erreforma fiskala onartu dugu irauteko asmoarekin, enpresetan inbertsioa eta berrikuntza pizten saiatzeko. Beharrezkoa da enpresen ezarpena ahalbidetzea eta hemen, Foru Aldundiak egiteko garrantzitsua dauka lurzoru industrialaren kudeaketaren bidez” azpimarratu du, babes hori babes zuzenetik etorri behar duela gaineratzeko.

Jarraian, EAJ-PNVren hautagaiak argi utzi du kudeaketa horri lotuta egon behar dela enpresak ezartzea ahalbidetzeko apustu argia ”Hemen, Arabar Aldundiak egiteko garrantzitsua dauka lurzoru industrialaren kudeaketaren bidez. Lurzoru egokia eskaini behar da baldintza onekin”.

Diagnosi hori laugarren zutabe batekin ixten da enpresen ezarpena babestuz, kontratazioaren eta Araban mantentzean oinarritutako baldintzapean.

Esandako diagnosiaren ostean, Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak argi utzi nahi izan du gai hauen inguruan aurrera egiteko konpromisoa, halako egitasmoetan ezinbesteko elementua den berrikuntza ahaztu gabe. “Balio erantsia duten produktuak egin behar ditugu. Gaitasun handiko langileak ditugu eta lehen mailako eta potentzial goreneko ikertzaileak ditugu aprobetxatu behar direnak”. Horren inguruan esportazioak ekarri ditu gogora “Gure enpresek aurrera egingo dute kanpoan saltzeko gaitasuna baldin badute, bereziki garapen bidean dauden ekonomietan, azken hauek merkatu zabalak dituztela kontuan harturik”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU