Prentsa Aretoa
2014/12/02
Alderdi Popularreko Foru Gobernuak Euskara Plana gaztelania hutsean argitaratu duela salatu du Arabako Biltzar Nagusietako EAJk
“Onartezina da PPko Foru Gobernuak Euskararekin duen interesik eza. Araudiak, Foru Aldundiaren komunikazio guztiak ele bitan egin behar direla dio, baina De Andresen Gobernuak ez du araudia betetzen” salatu du Pedro Elosegik, EAJ-PNV Taldeko Biltzarkideak.
Atzo goizean, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Diputatuak 2014-2017 Euskara Plana aurkeztu zuen, prentsaurrekoan. Bertan esandako hitzak eta baita, honen ostean komunikabideei emandako prentsa oharra gaztelania hutsean banatu zen. Gerora ere, Arabako Foru Aldundiko web gunean igo zen oharra gaztelaniaz baino ez da ematen.
Arauz kontrakoa bada ere, hau izan da Alderdi Popularreko Foru Aldundiaren jokabidea azken legealdi honetan. Prentsa Aretoan gaztelania baino ez dute erabiltzen, bai Diputatuen aurkezpenetan eta baita bertan banatzen diren prentsa ohar guztietan ere.
Behin aurkezpena bukatzen denean, orduan eta ez lehenago, prentsa oharra itzulpen zerbitzura bidaltzen dute; beraz, 24 ordu baino gehiago pasa behar dira prentsa oharra euskarara itzulita izan arte.
“Onartezina da Alderdi Popularreko Foru Gobernuak Euskararekin duen interesik eza. Are gehiago, kontuan izanda Euskara Zerbitzu oso bat eta hainbat teknikari euren esanetara dituztela. Araudiak, Foru Aldundiaren komunikazio guztiak ele bitan egin behar direla dio, baina De Andresen Gobernuak ez du araudia betetzen. Ulertezina eta lotsagarria da, batez ere kontuan badugu atzo aurkeztutakoa Euskara Plana izan zela. Onartezina da Euskara Planaren aurkezpenean kazetariei emandako oharra gaztelania hutsean egin izana. Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko dugu. Hau da, Arabako Foru Aldundiak, Euskarari egiten dion omenaldi partikularra” salatu du Pedro Elosegik, EAJ-PNV Taldeko Biltzarkideak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09