Prentsa Aretoa
2016/09/06
Urkulluk Amurrion hitzeman du sektore industrialaren garrantzia indartuko duela Euskadik gora egiten jarrai dezan eta langabezia %10etik jaitsi dadin
Lehendakari eta Arabako EAJ-PNVren zerrendaburua gaur eguerdian batzartu da I-25erako hautagaitzan Aiara bailaratik aurkezten diren sei hautagaiekin.
Iñigo Urkullu. Amurrio. 2016.09.06
HITZALDIA - 2016/09/06
Lehendakari eta EAJ-PNVren zerrendaburu Iñigo Urkulluk Amurrion berretsi du gaur talde jeltzaleak "industria , berrikuntza eta nazioartekotze lana babesteko hartu duen erabaki irmoa, krisia gainditzeko eta enplegua sustatzeko". Urkullu eguerdian batzartu da EAJ-PNVk irailaren 25eko hauteskundeetarako Araban aurkezten duen hautagaitzan Aiarako bailarak proposatzen dituen hautagaiekin. Eskualde honetan kokatzen dira “Tubos Reunidos, Tubacex eta Ayala Vidrio moduko enpresak” ,hau da, “ Herri honek industria eta etorkizunaren aldeko apustua egiten duenaren adibide batzuk" .
Urkulluk baieztatu duenez "industria da zerbitzu aurreratuen motorea eta euskal ekonomiaren balio erantsia. Euskadiko 90 enpresa-talde nazioartean hedatu dira. Hemengo enpresak dira, hazten ari dira eta enplegu aukerak ematen dituzte. Eredu horretan sakonduko dugu: Industria, Berrikuntza, Nazioartekotzea. Gure konpromisoa da industria sektorearen garrantzia indartzea. Horretarako, ehun bat Berrikuntza egitasmo estrategiko bultzatuko dugu eta euskal ekonomia mundura zabaltzeko apustua egingo dugu. Horiek dira gure oinarriak hazten jarraitzeko eta langabezia %10etik jaisteko dugun helburu nagusia lortzeko ”.
Urkulluk eredu bat eskaini die herritarrei, EAJ-PNVren eredua, azken lau urteotan eraginkorra eta praktikoa dela ikusi dena. "Erakutsi egin dugu lortu ahal den zerbait dela haztea eta enplegua sortzea, lankidetza publikoan eta esparru publiko eta pribatuaren parte hartzean oinarrituta. Egingarria da Jaurlaritza sendo eta serioa badugu, Jaurlaritza indartsua badugu. Gobernu sendo eta indartsua behar dugu aurrera egiten jarraitzeko. Euzko Alderdi Jeltzaleak egonkortasuna eta seriotasuna bermatzen ditu, Euskadik hazten eta enplegua sortzen jarraituko duenaren bermea .
EAJ-PNVk Aiaran aurkezten dituen sei hautagaien aurkezpena ABBren presidente José Antonio Susok egin du. "Bost emakume eta gizon bat aurkezten ditugu gaur, Herrialdeko eskualde honen nortasuna eta beharrak ezagutzen dituzten pertsonak dira, Aiarako bost udalerriei konponbide zehatzak eskaini ahal dizkietenak". Susok aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzak eginiko kudeaketa zorrotza txalotu du “zerbitzu publikoei, azpiegiturei eta oparotasunari dagokionez, onenen artean dagoen Herria eraikitzea ahalbidetu du. Hori dena, lan isil eta konprometituaren fruitua izan da, EAJ-PNVk ezaugarri duen jokamoldearen ondorioa, zalapartarik gabe, ikuskizun mediatikorik gabe. Gure Herriaren alde egin den lan serio eta gogorraren ondorioa izan da eta ez zen errealitate bihurtuko Eusko Legebiltzarrerako Arabako hautagaitzako buruagatik izango ez balitz, eta hori da Iñigo Urkullu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09