Prentsa Aretoa

2018/04/11

Suso: “Gasteizek aurrera egin dezan egin ziren ia proiektu guztiak burutzen lortzen ari gara”

Araba Buru Batzarreko presidenteak EAJ-PNVri Estatuko aurrekontu orokorrak babesteko eskatzen zaion jarrera bera eskatu dio PPri Araba eta Gasteizerako akordioak adosteko orduan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

“PPko buruak, horietako batzuk arabarrak, EAJri exijitu diote Estatuko aurrekontuak babestea. Dena dela, Araban ez dute ekimen bakar bat ere babestu, bereziki Vitoria-Gasteizko udalean, non Araba osoko biztanleriaren %77 a bizi den. PPk Estatuko aurrekontuetarako eskatzen du Vitoria -Gasteizen aplikatzen ez duen interes eta jarrera, Arabako hiriburuan ez baita inolako akordiotara iritsi. Bitxiak dira hedabideei titularrak emateko orduan,baina orijinaltasuna ez da konponbidea” . Hitz horiekin, Jose Antonio Susok,Araba Buru Batzarreko presidenteak, Partido Popularrak gauza batetarako eta besterako baliatu duen maila ezberdina azaldu du gaur Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan.

2019ko udal eta foru hauteskundeen hurbiltasunaz galdetuta, Araba Buru Batzarreko presidenteak esan du oraingo helburu nagusia ez direla hauteskundeak, ez dagoela hauteskundeei begira. “EAJ-PNV Arabako erakunde nagusietara iritsi zenetik Arabak eta Vitoria Gasteizek aurrera egin dezaten behar diren oinarriak jartzen aritu izan gara. Ia proiektu guztiak aurrera ateratzen lortzen ari gara, batzuk errazago eta beste batzuk zailtasun handiagoarekin. Vitoria-Gasteizek aurrera egiten du hedabideetan adostasunik ezak akordioek baino oihartzun handiagoa izan arren”, azaldu du Susok Gasteizko udala bezalako batean zatiketa politikoak zer nolako baldintzak jartzen dituen azaldu ondoren. Gasteizen hiru alderdi politikoren arteko akordioa behar da edozein proiektu aurrera ateratzeko.

ABBko presidenteak egunotan Gasteizen egiten ari diren lan nagusiak xehatu ditu,besteak beste Santa Barbar plazaren birmoldaketa integrala, zeini mugikortasun esparruan egiten ari den inbertsio handia gehitu zaion. “80 milioi eurotik gorako kopurua daukagu aurreko gobernu taldeek konpondu gabe utzi zituzten mugikortasun arazoak konpontzeko proiektuetarako. Bi auzo berri egin ziren, Salburua eta Zabalgana, baina auzo horietan bizi diren 45.000 pertsonez ahaztu ziren. Tranbia hegoaldera eramateko lana egiten ari da; Euskadiko lehen autobus elektrikoaren lehiaketa lantzen ari da hiriko linearik handiena hartzeko eta Tranbia Salburua eramateko lana egiten ari da”. Arabako jeltzaleen buruak Vitoria-Gasteizek abiadura handiko trena lurpetik iristen denerako 2020-2025 epealdirako prestatzen ari den hiri proiektua ekarri du gogora. “Jarduera asko egiten ari dira eta gehiengoen klabean neurtuta, oso zail gertatzen da abian jartzen ari direla sinestaraztea”, azaldu du Susok.

Gorka Urtaran oraingo alkatea Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaia izango ote den galdetuta, ABBko buruak bere iritzi pertsonala eman du. “Ez dut uste ezusteko handirik egongo denik, baina ez dut ezer aurreratu nahi, lehenengo eta behin EAJ-PNVren barruan barne hauteskunde prozesuak egin behar direlako. Gauza bakoitza bere sasoian eta alderdiaren baitan aurreikusten den eran”. José Antonio Susok konfiantza agertu du eta uste du EAJ-PNVk hurrengo hauteskundeak irabaziko dituela. “Hiritargoak jakingo du baloratzen” Arabako Ahaldun Nagusia Herrialde osoan egiten ari den lana eta Urtaran alkateak Arabako hiriburuan aurrera ateratzen ari den proiektua.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU