Prentsa Aretoa
2018/05/25
Jose Antonio Susok iragarri duenez datorren astelehenean Gasteizen trenbideak lurperatzeari buruzko erakundeen arteko akordioa lor liteke
ABBko presidenteak kritikatu du Arabako PPk ez duela Arabako partidak handitzearekin konprometitu nahi izan
Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok konbentzituta esan du Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko udalak akordio bat adostuko dutela datorren astelehenean Madrilera Euskadiko hiriburuan trenbideak lur azpian jartzera begira hiru erakundeek eramango duten proposamenaren inguruan. “Horrela izateko aukera handiak daude eta trenbidea lurperatzeak hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu mugikortasun alorrean, hiri honen alderdi nagusienetako bat den honetan”. Dena dela, Susok era berean kritikatu du Arabako PP alderdia errentagarritasun politikoagatik darabilen leialtasun eza. “Gasteizko PPk joko arauak errespetatu behar ditu eta ulertu behar du erakundeetako ordezkariak gaur egun daudenak direla. Gai hau lideratu nahi du Ministerioak PPK zuzentzen duela aprobetxatuta, eta garrantzitsuena aurrera egitea baino ez da”.
Gaur goizean Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketan, Arabako presidente jeltzaleak auzitan jarri du Arabako PPk herrialdera bideratuko diren aurrekontu partidak handitzeko izan dezakeen interesa. “Arabako PPk ez du gehiago konprometitu nahi izan Estatuko Aurrekontuetan Arabarentzat gehiago lortzeko. Hala geratu dira lortu gabe EAJk Moredako arloetarako proposatzen zituen ekimenak”. Susok Aurrekontuei buruzko akordioaren poderioz Arabarentzat adostu diren proiektuak eta inbertsioak birpasatu ditu,hauen artean Forondako aireportuari dagokiona, 24 orduko zerbitzua barne; eta Júndizko intermodala.
PPren ustelkeria kasuagatik eman den epaia ezagutu baino egun bat lehenago Estatuko aurrekontuak babestu izanaz damutzen bada galdetuta, ABBko presidenteak esan du EAJ-PNVk Euskadiren aldeko erabaki arduratsua hartu duela eta pentsiodunekin eta alargunekin hartutako konpromisoa betetzea ekarriko duela, beren pentsioak igo daitezen. “Epaia ezagututa gertatuko zenaren inguruan hitz egiteak ez dauka baliorik. Erabakia hartu zen mahai gainean zeuden datuetan oinarrituta, eta orduan herritarren interesak alderdiaren interesen gainetik jarri ziren. Aurrekontuak onartzeko erabakia hartu zenean, hiritarrengan pentsatu zen”.
Mariano Rajoyren kontrako zentzura mozioari dagokionez, ABBko presidenteak azaldu du EBBk bere sasoian mozioa eta aurkeztuko diren kandidatura eta programa baloratuko dituela, erantzukizun osoz erabakirik onena hartzeko. “Esertzeko, hitz egiteko eta erantzukizun handienarekin jarduteko prest gaude, beti egin izan dugun moduan”, azaldu du.
ABBko presidenteak uste du zentsura mozioa aurkeztu izanak ez duela zertan konprometitu behar aurrekontuei buruz lortutako akordioen garapena. “Berehala abian jar daitezkeen akordioak dira, baina ezegonkortasun politiko batean edozein aitzakia erabil liteke akordioa bertan behera uzteko”, azaldu du.
Arabako gaiez eta une honetan Arabako Batzar Nagusietan Hauteskunde Legea aldarazteko proposamena babesteaz galdetuta esan du aurkeztu den “mini-erreforma” horrek ez duela bilatzen “gasteiztarrak ahots barik uztea” baizik eta Arabako Kuadrilla guztiei Batzar Nagusietan gutxieneko ordezkaritza ematea. “Aspalditik datorren gaia da eta aurreko hauteskunde kanpainan ere eraman genuen. Hori konpontzeko adostasun politikorik egon ezean, hori izango da EAJ-PNVk hurrengo legealdian eztabaidara eramango duen lehen gaia. Ehuneko ehunean gaude horrela izango dela.
Amaitzeko, EAJ-PNVren ABBko presidenteak azpimarratu du Herrialde osoarentzat arazo bat dela Arabako landa guneetan etengabe ematen den biztaleriaren galera. “Ezin liteke Araba asteburuetako ibilaldietarako geratzea. Despopulatzea da jarduera ekonomikoa piztearekin borrokatu behar dugun fenomenoa”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09